1975-2025. Dena aldatu nahi genuen. Dena aldatu nahi dugu.


 

Sindikalismoa ulertzeko bi modu daude. Kontzertazioaren aldeko apustua egin eta konfrontazioa bigarren mailan uzten dutenena, batetik, eta kontrabotere sindikalismoaren alde egiten dugunona, bestetik, langileen indarra antolaketan eta borroka gaitasunean kokatzen dugunona. Sindikatu batzuk, unean uneko legediak langileei aitortzen dizkien eskubideak babestera mugatzen dira. Gu, aldiz, ez gara horrekin konformatzen; euskal sindikalismo eraldatzailea da gurea. Guk indarrean dagoen legedia, indarrean dagoen antolamendu ekonomiko eta soziala, aldatu nahi dugu. Lehenik eta behin, ez delako bidezkoa; langileen, emakumeen eta herrien zanpaketan oinarritzen delako. Eta bigarrenik, gero eta bideraezinagoa delako, planetaren bizitza kolokan jartzen ari delako.

Sindikatu soziopolitikoa da, hortaz, gurea. Hala izan da bere sorreratik, orain bost hamarkada. Garai horretan, euskal langile mugimenduak indar handia zuen. Eskubide laboralak ez ezik, eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzen zituen; besteak beste, sindikatu autonomoak eratzeko eta ordezkaritza sindikala hautatzeko eskubidea. Berrogei urtez indarrean egondako diktaduraren amaiera aldarrikatzen zuen; errepresialiatutako guztientzako amnistia; Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea.......

https://www.lab.eus/1975-2025-dena-aldatu-nahi-genuen-dena-aldatu-nahi-dugu/

 

Comentarios