Oldarraldiari erantzuteko eta administrazioaren euskalduntzean jauzi egiteko, mobilizazioak eta ekimenak bultzatuko ditu LABek udazkenean Duela 4 urte hasitako EAEko administrazioaren euskalduntzearen aurkako oldarraldi politiko-sindikal-judizialak ez du etenik izan azken hilabeteetan. Horrela, EAEko hainbat lan deialdi eta legeren hizkuntza eskakizunen zein euskara sustatzeko bestelako neurrien aurkako 14 epai, gutxienez, izan dira ikasturte honetan. Hau da, hilabetean epai bat baino gehiago, hori da epaitegietatik euskaldunon hizkuntza-eskubideen aurka etenik gabe egiteko azken hiruzpalau urteetako kadentzia arbuiagarria. Epai hauek guztiek euskara administrazioan erabat normalizatzea oztopatu nahi dute, eta, ahal duten heinean, aurreratutakoari atzerantz eragitea beste helbururik ez duen jurisprudentzia osatu. Administrazio publikoaren lanpostu guztietara aurkezteko gaztelera ezagutzea beharrezkoa den arren, euskara eskakizunak gaztelerazkoekin parekatu nahi ...
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones