LABek Arabako Correosen duen Atal Sindikalak salatu nahi du, kontrataziorik egin
ez izanak, Correos-eko zuzendaritza berriak arlo horretan izan duen murrizketa
handiaren ondorioz, kaosa sortzen ari dela posta-banaketan, eta are gehiago orain,
udan, oporretan dauden langileak ez baitira behar bezala betetzen ari.
Banatu gabeko milaka bidalketa daude Gasteizen, Lautadan, Añanan, Gorbeialdean
eta abarretan, oporretan edo bajan dauden langileak ez direlako ordezkatzen. Badira
hilabete baino gehiago banatu gabe daramatzaten zonaldeak. Horri gehitu behar zaio
enpresarentzat lehentasuna paketeria jakin bat banatzea dela, jakinarazpenen banaketa
alde batera utziz, herritarrentzat oro har oso garrantzitsuak izan arren.
Langileei dei egiten zaie urtean milaka milioi euro gordin fakturatzen dituzten
enpresa multinazionalen paketeak banatzea lehenesteko, eta bitartean jakinarazpen
ofizialak, mediku-hitzorduak, epaitegiarenak, burofaxak edo enpresa txiki edo
partikularren paketeak banatzea geldituta geratzen da. Posta Zerbitzu Unibertsala
betetzen da ala ia zergarik ordaintzen ez duten Internet bidezko salmenta erraldoien
interesak baino ez ditugu asetzen? Correosek ia kontrataziorik ez du egin oporraldian,
eta bajak ez dira ordezkatu, eta gainera aipatutako enpresa horien interesak interes
orokorraren gainetik jartzea erabaki du. Hori dela eta, kaosa sortzen ari da zerbitzu
publikoan. Milaka jakinarazpen trabatuta daude Correosen. Bi adibide jartzearren,
abuztuaren hasieran 8.000 jakinarazpen baino gehiago pilatuta daude Zabalgana,
Sansomendi eta Lakua auzoei dagokionez, eta 6.000 baino gehiago Txagorritxu, El
Pilar, Errota eta Zaramagako zonaldean.
Zerbitzu publikoek giza beharrei erantzuten diete, eta ez errentagarritasun
ekonomikoari. Eta are gutxiago multinazionalen zerbitzura jarri behar dira, hemen
zerga garrantzitsuak ordaintzen dituzten herritarrak diskriminatuz. Correosek plantilla
nahikoa izan behar du Posta Zerbitzu Unibertsala behar bezala bermatzeko,
herritarren eskubidea baita. Lan-baldintza duinen alde eta posta publiko eta
kalitatezkoaren alde.https://www.noticiasdealava.eus/alava/2024/08/07/miles-repartir-correos-alava-gasteiz-notificaciones-lab-8562845.html

Comentarios
Publicar un comentario