Aurtengo kurtsoan landuko ditugun
ildo nagusiak aurkezteko herrialdeko delegatuen batzarrei hasiera eman
diogu gaur Gasteizen. Gudari eguna gogoan izanik, Independentzia eta
sozialismoa lehen lerrora ekarri nahi izan ditugu gaurkoan LABen eta
horrela adierazi dugu batzarraren ostean "Langileok gaur eta beti
Independentzia eta sozialismoaren alde" lelopean egin dugun
mobilizazioan. Bihar, Bilbon, Bizkaiko delegatuen txanda izango da,
ostegunean Iruñean Nafarrena eta ostiralean, Donostian, Gipuzkoako
delegatuak elkartuko dira.
Comentarios
Publicar un comentario