Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU eta etxebizitza sindikatuak deialdi bateratua lantzen ari gara. Azaroaren 11n, etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko eguna izan dadin deia egin dugu LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU eta etxebizitza sindikatuek. Baita langileon pobretzearen aurka eta soldatak igotzearen alde, eta denon eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsan. Izan ere, ez dira 8 hilabete 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra egin eta kaleak bete genituela. Egoera jasanezina da, langile klasea pobretzen ari da enpresariek eta espekulatzaileek irabaziak handitzen dituzten bitartean. Horregatik, kaleak hartu eta erroko eraldaketak bultzatzeko unea da. Etxebizitza euskal langileria pobretzeko eta berau zeharkatzen duten arrakala matxist...
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones