CORREOS ARABAN, % 10 BAINO GEHIAGO COVID-19ren ERAGINPEAN


Arabako Correoseko LAB sindikatuko Atal Sindikaletik salatu nahi dugu aurreikuspenik eta prebentzio neurririk eza enpresaren aldetik. Langileen % 10ek eman du positibo edo egoera baliokidean edo isolamenduan daude edo egon dira; hau da, guztira 56 langile, eta gehiago izan beharko lirateke.

Jendaurrean lan egiten duten Correoseko langileek arrisku taldea osatzen dute, bai euren osasunerako, bai herritar guztien osasunerako. Alarma egoera eta 2020ko martxoaren 5eko Laneko Arriskuak Prebenitzeko Protokoloa gorabehera, Arabako zenbait lanpostutara gel hidroalkoholikoak ez ziren heldu martxoaren 17ra arte. Kasu askotan, gel bakarra dago hamarka pertsonentzat, beraz, langile bakoitzak ezin du
prebentzio neurri hori kalera eraman.

Akats larriak antzeman ditugu informazioa helarazteko orduan, hala nola, sintomaren bat sumatzen dutelako euren lanpostura ez doazen langileak daude eta ez da inolako neurririk hartzen eta ez zaie jakinarazten lantoki bereko gainerako lankideei edo ordezkari sindikalei.

Erabili ostean, ezinbestekoa da lan eremuak, tresnak eta ekipoak desinfektatzea, izan ere, kutsatze-foku bat da langileentzat, baita herritarrentzat ere. Eta ez bakarrik kutsatzeren bat gertatu den tokietan, UR 1 (Renfe pabilioia), UR 3 (Kuba kalea) eta UR 5 (Oto hiribidea) zentroetan gertatu den bezala. Horiek aldi baterako zigilatu ziren.

Beharrezkoa izanez gero, lantokiak itxi egin behar dira enpresak segurtasunari eta garbitasunari dagokienez prebentzio neurriak egokitu arte. Bi bider egin zaio eskaera hori Laneko Ikuskaritzari eta haren erantzunaren zain gaude.

Gasteizen, 2020ko martxoaren 31n.

LAB Posta Araba

Comentarios