LABen erronka izango da, sindikalgintzatik, prekarietatearen aurkako borroka orokorragoak hauspotzea

LABek, amaitzen ari den 2018/2019 ikasturteko Ekintza Sindikalaren Txostena aurkeztu du gaur Bilbon, komunikabideen artean. Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak adierazi du datorren ikasturteari begira, LABen erronka izango dela sindikalgintzatik, prekarietatearen aurkako borroka orokorragoak hauspotzea.

Xabier Ugartemendia ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboaren arduradunak txostenaren ondorio nagusien berri eman du. 133 izan dira ikasturtean zehar LABek egindako borrokak (iaz 120 izan ziren). 65 borroketan erabili da greba eta 23tan lanuzteak, hortaz, greba edo lanuzteen presentzia borroken %66an egon da (%54 izan ziren aurreko ikasturtean).

63 borroka itxita daude, ematzeki, eta 70 irekita. Sektore mailakoak izan dira 19 borroka (7 feminizatuak eta horietariko 5 grebaren presentziarekin). Enpresa mailakoei dagokienez, 114 izan dira, 22 feminizatuak eta 16, grebak lagundutakoak........

https://www.lab.eus/eu/ekintza-sindikala/460-ekintza-sindikal-berritua/9087-laben-erronka-izango-da-sindikalgintzatik-prekarietatearen-aurkako-borroka-orokorragoak-hauspotzea

Comentarios