DONOSTIAKO POSTARIEN PLANTILARI GIPOI BERRIA


Azken urtean arratsaldeko banaketarako kontratu berriak egin dira. Hauek lanaldi-erdikoak dira eta kasu batzuetan bi egunetakoak; hau da, enplegua kolokan jartzen duten kontratuak.

Kontuan hartzen baditugu azken urte hauetan suntsitu diren lanpostuak (33) eta prekarioan sortu direnak (8), plantila %25 gutxitu da azken sei urteetan. Horri gehitzen badiogu leihatiletan galdutako lanpostuak, urgentziazko zerbitzuak, ... lanaldi osotik lanaldi erdira murriztutakoak, hobe ez kalkulatzea.

Egia da azken urteetan gutun arrunta gutxituz joan dela, baina egia da baita ere erregistratutako produktuak, paketeria zehazki, nabari ari direla igotzen. Guzti honi gehitu beharko litzaioke egiten jarraitzen duten eraikuntza berriak (Txomin, Morlans, Riveras, ...).

Egoera hori dela eta, lan-zentro gehienetan posta guztia ez da egunero banatzen, langileek ezin diotelako aurre egin lan- bolumenari; eta horren eraginez, zenbait zona banatu gabe gelditzen dira, egunak batzuetan, Posta Zerbitzu Unibertsalak Correosi behartzen diona betetzen ez delarik. Hori guztia frogatzen duten lan-pilaketa parteak langileeek berak eginak dituzte. Egoera honek, 2017ko azaroan du abiapuntua, Donostiako langile askok burututako geldialdien deialdian, lanpostu guztiak betetzea erreibindikatuz.

Gure aldetik ulertzen dugu enpresak unean uneko lan-kopuruari egokitzea plantila, baina pertsonalean gastua murrizteko itsumen horrek herritarrei kalte egitea baino ez du egiten eta plantilan giro txarra sortzen du, estresa...

Neurri hauekiko desadostasuna erakusteko asmoz, Donostiako postarien plantilak kontzentrazioak egingo ditu zerbitzua baldintza onetan burutzeko beharrezko plantila erreibindikatuz.
Donostia ekainak 2018 


CCOO-ESK-UGT-LAB-ELA
LANGILEEN ASANBLADA

Comentarios