2017ko denboraldi baterako langileentzat prestakuntza-programa, lan-poltsa berrietarako balioko duena


CORREOSek sei ikastaroz osatutako prestakuntza-programa bat eskaintzen du, konpainiaren zeregin, behebehar, zerbitzu eta ekimen nagusiei buruzkoa. Programa honen barrruan ikastaro hauek sartuko dira:
  • Digitalizazio I
  • Digitalizazio II Aurreratua
  • Correos bezeroaren zerbitzura
  • Harrera eta lan-prozesua
  • Pertsonal Eragilearen trebetasun pertsonalak
  • Oinarrizko Excel-a Pertsonal Eragilearentzat
Baldintza hauek betetzen dituzten denboraldi baterako langileentzat zuzendua dago, soilik.
  1. Programa osatzen duten ikastaro bakoitzaren hasieran, enpresarekin denboraldi baterako harremana mantentzen duten langileentzat .
  2. Hau da, enpresarekin lan-harreman mugagabea, finkoa edo finko etena ez dutenentzat.
  3. Izen-emateko Eskabidea zuzen egitea.
Izen-emateko eskabidea, penintsulako ordutegiaren arabera, Colearning Campus-aren eskutik burutuko da (procesos.colearning.es) urriaren 26tik, azaroaren 3 arte, biak barne. Ikastaroa azaroan eta abenduan egingo da.
Colearning prozesuetan erresgistratzen diren pertsonek identifikazio pertsonalaren eta eskakizun pedagogikoaren galdetegi bat bete beharko dute, ikastaro ezberdinak burutzeko derrigorrezkoa eta ezinbestekoa izango dena.
Aurretik aipaturiko edozein baldintza ez betetzeak edo gezurretan ibiltzeak, edozein egoeratan, prestakuntza-programako ikastaroak ez gainditzea suposatuko du, nahiz eta ikastaroa hasita edo burututa egon.
Parte-hartzaileek Correoseko informazio-sisteman gaindituta agertzen ez diren prestakuntza-programako ikastaroak baino ez dituzte jasoko.
.
Programa hau online bidez egingo da enpresakoa ez den ordenagailu batetik.
Ikastaro bakoitzaren hasiera posta elektronikoaren eta sms bidez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei; horregatik, izen-emateko eskabidearen galdetegian jarritako emailaren helbidea eta teléfono mugikorraren zenbakia zuzenak izan behar dute eta eguneratuak egon.
Izen-emateko eskakizuna betetzerakoan eta/edo ikastaroa egiterakoan eragozpen teknikoren bat sortzen bada, ikasleak emailen bidez hona zuzenduko dira: Centro de Atención al Estudiante (centro.atencionestudiante@telefonica.com).
Donostia 2017ko urriaren 26a, (oharra indarrean azaroaren 3 arte)

Comentarios