MEDIKU-AZTERKETAK: DERRIGORREZKOAK? EZ, ESKERRIK ASKO!




Correosek 2017rako Osasunaren Zaintzarako Plana martxan jartzeko asmoa azaldu, eta beste urtetan bezala, ibilgailuen gidariak derrigortu egin nahi ditu mediku-azterketa egitera: nahiz motorraren, bizikletaren edo zama jasotzeko karretilaren gidariak izan. Gainerako langileentzat borondatezkoa izango litzateke.

Langile horiei mediku-azterketak egitera derrigortu nahi horri buruz, berriro diogu, ezin dute inor behartu azterketa horiek egitera.

2013an oso garbi geratu zen LABek jarri zuen salaketaren ondoren eta OSALANen eskuhartzearekin. Ezin dute inor derrigortu aurrikusten dituzten mediku-azterketak egitera.

Norbait hestututa sentitzen bada, zalantzak baditu edo informazio zabalagoa nahi badu, LABekin jar daiteke harremanetan. Ez dugu inolako presiorik onartuko.

Comentarios