Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Iruñean eta Gasteizen.
LABek mobilizazioa egin du abenduaren 16an Iruñean eta 17an Gasteizen, Hego Euskal Herrian azken urteetan izaten ari den oldarraldi judiziala salatzeko eta euskarak zerbitzu publikoetan arreta eta lan-hizkuntza gisa behar dituen lege bermeak exijitzeko. Eusko Legebiltzarrean amaitu da ELA eta Steilasekin batera egindako manifestazioa, Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatu. Euskararik gabe, kalitatezko zerbitzu publikorik ez lelopean.
Zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza, zaintza, justizia, garraioa, administrazioarekin harremanak...) euskaraz jasotzeko eta bertan euskaraz lan egiteko eskubidea ez dago bermatuta. Gainera, euskara bigarren mailan eta eremu publikotik baztertzeko estrategia oso narbarmena da indar atzerakoien artean, eta hainbat administrazio gobernatzen dituzten EAJk eta PSEk estrategia horrekin bat egin dute. Indar atzerakoi horiek eremu juridikoa ezinbesteko tresna dute, epai euskarafobo eta ulergaitzen bitartez euskalduntzea oztopatzen baitute.

Comentarios
Publicar un comentario