Correoseko plantilla gutxitzeak langileak gehiegi kargatzen ditu eta Gasteizko herritarrei kalte egiten die.


 LAB sindikatuak Correosen (Araba) duen Atal Sindikaletik salatu nahi dugu
Gasteizko banaketa-unitateetan plantilla falta larria dagoela. Kasu zehatz bat
aipatu arren, U.R.-2ren kasuan, Salburua edo Arana bezalako auzoak banatzen
dituena, postuen % 50a baino gehiago hutsik dago.
27 langiletik, 7 plaza bete gabe daude, titularrak erretiroa hartu zuenetik duela 2
urte baino gehiagotik, 3 baja, barne lanak egitera mugitutako 1, 3 baimen,
guztiak bete gabe eta hauteskunde autonomikoen kanpaina hasi eta hilabete
batera.


Dauden 27 plazetatik, 14 bete gabe daude: 7 plaza hutsik, baten bat titularrak
erretiroa hartu zuenetik bi urte baino gehiago pasa direlarik, 3 baja,
desplazamendu 1 eta 3 baimen. Hori guztia hauteskunde autonomikoen
kanpaina hasi eta hilabete pasatxora, eta Errentarena bezalako ohiz kanpoko kanpainak datozenean, horrek lan-karga pila bathanditzea dakar. Banaketa-
unitate hau jarri dugu adibidetzat, baina egoera antzekoa da gainerako guztietan.


Ia 2.000 jakinarazpen daude egiteke, Salburua bezalako auzoak, egunak
daramatzate gutunen banaketa egin gabe, hamarnaka pakete eramateke,
Correosek egiten duen zerbitzuak zuzenean milaka gasteiztarrei eragiten dienak,
Arabako eremu horietako enpresei eta abarri. Horrek guztiak Posta Zerbitzu
Unibertsalaren banaketan kalte bat suposatzen du eta langileentzako gainkarga
bat dakar.


Kalitatezko zerbitzu publiko bat eskatzen dugu, Correosek egin beharrekoa, eta
hiritarren legezkoa den zerbitzu hori bermatzeko behar beste langile kontratatzea.


Gasteizen, 2024ko martxoaren 13n.

Comentarios