DONOSTIAKO UR4ko CORREOSeko LANGILEEN ELKARRETARATZEA

 


Donostiako UR4ko Correoseko langileek elkarretaratzea egin zuten ostiralean, kontratazio faltagatik protesta egiteko. Lanpostuak ez betetzea kezgakarria da, eta denbora asko daramagu egoera hori jasaten. Correosek ez ditu bete langileak kanpoan egon diren egunak, nahiz eta behar besteko aurrerapenaz programatuta egon; izan ere, askotan plantillaren erdia falta izaten da. Horrela, Posta Zerbitzu Unibertsala (SPU) urratzen da, eta etengabe atzeratzen dira Legeak berak jasotzen dituen gutunak eta jakinarazpenak entregatzeko epeak. Langile faltaren aurrean, enpresak beste produktu mota batzuk lehenesten ditu, hala nola paketeria.

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok salatu nahi dugu egoera horrek langileengan sortzen duen gehiegizko ahalegina, langileen lan-baldintzei eragiten diena. Gainera, egun gutxi barru hasiko da hauteskunde-kanpaina, horrek sortzen duen lan-gainkargarekin, eta oraingoz, ez dago lanpostu guztiak betetzeko aurreikuspenik. 

Correosek Hondarribiko langileen argudioak zalantzan jartzeko igorritako komunikatuari dagokionez, berretsi egiten dugu kontratazio faltaren egoera arazo erreala eta frogagarria izan dela azken urteotan. Arazo hori ez da Hondarribian bakarrik gertatzen eta beraz, mobilizazioak probintzia osora zabalduko dira. 

Comentarios