LAN BERDINAK SOLDATA BERDINAK


 

 

Soldata arrakalaren gaineko azterketa egin du LAB sindikatuak: kategoria berekoak diren bi lanen artean soldata arrakala %90ekoa izatera irits daiteke, eta gizonek emakumeen* ia bikoitza irabazi. 

Arrakala aztertzeko hainbat hitzarmenen arteko alderaketa egin du LABek, kategoria bereko lanak, maskulinizatuak batzuk eta feminizatuak besteak. Eraikuntza, metalgintza eta kale garbiketa (sektore maskulinizatuak) batetik, eta elikagaigintza merkataritza, helduen egoitzak eta aretoetako garbitzaileak (feminizatuak), bestetik.

 Azterketa osoa hemen daukazue: Soldata-arrakalaren-azterketa

 Garbiñe Aranburu, LABeko koordinatzaileak azaldu du ondorio nagusia: “Emakumeek* egiten dituzten lanak debaluatuak daude, balio gutxiago ematen zaie”. Lan baldintza kaskarragoak eta soldata arrakala dira nagusi sektore feminizatuetan.

Egoera honek eraldaketa eskatzen du. Hiru norabide azpimarratu ditu LABek: “Batetik, lanaren eta enpleguaren arteko dikotomia faltsuarekin amaitu egin behar da. Lan guztiak aitortu eta birbanatu egin behar dira; bestetik, sexuaren araberako lan banaketarekin amaitu eta enplegu guztiak birbaloratu behar dira, bizitzari eusteko beharrezkoak diren lanak gehiago ordaindu behar dira, sektore feminizatuetako lan baldintzak duindu egin behar dira; eta, azkenik, Emakumeok* doan eginiko zaintza lan guzti horien onuradun jendarte osoa da, patronalak eta instituzioek emakume hauekiko izandako zor patriarkala onartu eta zuzentzeko erabakiak beharrezkoak dira, esaterako pentsio arrakalarekin amaituz”.

 

 


El sindicato LAB ha realizado un análisis de la brecha salarial: entre dos trabajos de la misma categoría, la brecha salarial puede llegar al 90% y los hombres cobran casi el doble que las mujeres*.

Se ha realizado una comparación entre diferentes convenios para analizar la brecha, estudiando trabajos de la misma categoría, masculinizados unos y feminizados otros: construcción, metalurgia y limpieza viaria (sectores masculinizados) y comercio de alimentacion, residencias de mayores y limpiadores de sala (feminizados).

El análisis completo lo tenéis aquí: Análisis brecha salarial

Garbiñe Aranburu, coordinadora de LAB, explica la principal conclusión: «Los trabajos que hacen las mujeres* están devaluados, se les da menos valor». Las peores condiciones laborales y la brecha salarial son las principales en los sectores feminizados.

Esta situación requiere una transformación. LAB insiste en tres direcciones: por un lado, hay que acabar con la falsa dicotomía entre trabajo y empleo. Hay que reconocer y redistribuir todos los trabajos; por otro lado, hay que acabar con la división sexual del trabajo y revalorizar todos los empleos, hay que pagar más los trabajos necesarios para el mantenimiento de la vida, hay que dignificar las condiciones laborales en los sectores feminizados; y, por último, toda la sociedad es la beneficiaria de todas estas tareas de cuidado gratuitas realizadas por las mujeres, son necesarias decisiones que reconozcan y corrijan la deuda patriarcal contraída por patronal e instituciones con estas mujeres, como acabar con la brecha de pensiones.


Comentarios