MAIATZAREN LEHENA

 Kaixo LAB kide,

Lehenik eta behin, espero dugu zu eta zure ondokoak ongi egotea.

Aurtengo Maiatzaren Lehena ez-ohikoa izango da, dudarik gabe. Ezarritako konfinamendu eta mobilizaziorako mugapenen aurrean sindikatuak egokitu eta bide berriak arakatu behar izan ditu zuengandik gertu egoteko. Aldaketa garaia da zalantzarik gabe, baina, zurrunbilo honetan, Maiatzaren Lehena ohiko moduan aldarrikapen eguna izatea nahi dugu, langile harrotasuna erakusteko eguna.

Egoera zail honetan, LABen konpromisoa sendoa da. Lan egiten jarraituko dugu langileen osasuna, bizitza eta lan baldintza duinak bermatzeko. Borrokan jarraituko dugu, ez baitugu nahi kapitalismoa oinarri duen normaltasunera itzuli, non ezinezkoa den bizitza duin bat garatzea eta non planeta suntsitzen den. Horregatik, Maiatzaren Lehenean bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat nahi dugula aldarrikatuko dugu.

Guztiok batera eredu alternatibo baten alde egingo dugu. Batu zaitez egun berezi honetarako prestatu ditugun ekimenetara. 


https://www.lab.eus/es/lab-sindikatua/koronabirusa/9892-maiatzaren-lehena

Comentarios