Arabako
Correoseko LAB sindikatuko Atal Sindikaletik salatu nahi dugu
aurreikuspenik eta prebentzio neurririk eza enpresaren aldetik.
Langileen % 10ek eman du positibo edo egoera baliokidean edo
isolamenduan daude edo egon dira; hau da, guztira 56 langile, eta
gehiago izan beharko lirateke.
Jendaurrean
lan egiten duten Correoseko langileek arrisku taldea osatzen dute,
bai euren osasunerako, bai herritar guztien osasunerako. Alarma
egoera eta 2020ko martxoaren 5eko Laneko Arriskuak Prebenitzeko
Protokoloa gorabehera, Arabako zenbait lanpostutara gel
hidroalkoholikoak ez ziren heldu martxoaren 17ra arte. Kasu askotan,
gel bakarra dago hamarka pertsonentzat, beraz, langile bakoitzak ezin
du
prebentzio
neurri hori kalera eraman.
Akats
larriak antzeman ditugu informazioa helarazteko orduan, hala nola,
sintomaren bat sumatzen dutelako euren lanpostura ez doazen langileak
daude eta ez da inolako neurririk hartzen eta ez zaie jakinarazten
lantoki bereko gainerako lankideei edo ordezkari sindikalei.
Erabili
ostean, ezinbestekoa da lan eremuak, tresnak eta ekipoak
desinfektatzea, izan ere, kutsatze-foku bat da langileentzat, baita
herritarrentzat ere. Eta ez bakarrik kutsatzeren bat gertatu den
tokietan, UR 1 (Renfe pabilioia), UR 3 (Kuba kalea) eta UR 5 (Oto
hiribidea) zentroetan gertatu den bezala. Horiek aldi baterako
zigilatu ziren.
Beharrezkoa
izanez gero, lantokiak itxi egin behar dira enpresak segurtasunari
eta garbitasunari dagokienez prebentzio neurriak egokitu arte. Bi
bider egin zaio eskaera hori Laneko Ikuskaritzari eta haren
erantzunaren zain gaude.
Gasteizen,
2020ko martxoaren 31n.
LAB Posta Araba
Comentarios
Publicar un comentario