Euskal gehiengo sindikaletik elkarretaratzeak deitu ditugu ostiralerako lantoki guztietan, Kataluniarekin bat, botoa ematea ez delako delitu


LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du Bilboko Arriaga plazan egindako agerraldian, eta mobilizatzea premiazkoa dela adierazi du. Horretan ari dira Katalunian eta horretan ari gara Euskal Herrian. Ostiralean, euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzeak egingo ditugu Euskal Herriko lantokietan. Larunbatean, berriz, bat egingo dugu Gure Esku herri ekimenak Donostian deitutako manifestazioarekin (Antigua, 17:30).

Comentarios