Irailaren 27an, bi orduz eten egingo dugu gure jarduna krisi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoeta egiteko

 Datorren irailaren 27an, larrialdi klimatikoa dela-eta nazioarte mailako mobilizazio egunaren aurrean, LAB sindikatuaren ohiko jarduna geratu egingo da. 11:00etatik 13:00etara, bi orduz, LABeko egoitzak itxita izango dira. Geratu egingo gara, krisi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoetatzeko. Aldaketa etxetik hasten baita. Ekimen honekin LAB-ek kapitalismo heteropatriarkal eta ekozidaren kontra agertu eta burujabetza ekosozialista eta feministaren aldeko apustua berretsi egin nahi du. Era berean, deitu diren mobilizazioetan aldarrikapen propioekin parte hartzera deitzen ditu langileak.

 Kapitalismoaren bilakaera bortitzak pertsonen eta planetaren jasangarritasuna kolokan jartzen du, langileon bizi eta lan baldintzen prekarizazioa kronifikatuz. Argi dugu krisi integral honen aurrean, kapitalismotik sustatzen ari diren proposamen sasiekologistak ez direla inolaz ere alternatiba. Horregatik, ezinbestekoa da agenda sozial bat martxan jartzea, langileon beharrizanak jasoko dituena eta printzipio ekologista, feminista zein justizia sozialean oinarrituko dena. Zentzu horretan, burujabetza, alternatibak egikaritzeko ezinbestekoa izango da.
Seguir leyendo....http://www.lab.eus/eu/arloak/ingurumena/413-krisi-klimatikoa/9252-irailaren-27an-bi-orduz-eten-egingo-dugu-gure-jarduna-krisi-klimatikoari-eman-beharreko-erantzun-ekosozialistari-buruz-gogoeta-egiteko

Comentarios