OSASUNA GUZTIAREN GAINETIK

LABeko Arabako Postako sail sindikalak, lan ikuskaritzaren aurrean salatu zuen gure lankidearen heriotza baino lehengoko hilabeteetan lan arrisku larriak gauzatzen ari zirela Correos lantokian. Irene H. M. behin behineko langileak, Jundiz industrialdean, banaketa lanak egiten ziharduen pasa den Abuztuaren 28an, lan istripua gertatu zenean. Gaur gaurkoz, oraindik ez dugu atestatu polizialen berririk.

Azken urteetan LABeko Sail Sindikalak Lan ikuskaritzan salaketak jarri ditu langile motorizatuen formazio eza dela eta. Motorrak ere lanerako tresnak dira eta hauek pisu asko jasaten dituzten kutxak daramatzate posta- trukean “ korrespondentzian”. Motor hauek ez dira paseorako erabiltzen diren horietakoak , ez da nahikoa gidabaimen arrunta izatearekin, ezta lan kontratua sinatzean ematen dizuten triptiko baten azalpenarekin. Nahiz eta Lan ikuskaritzako aktak izan, formazio zehatzik gabe jarraitzen dugu.

Plantilla murrizteak banaketa guneen emendatzea erakarri du eguneroko banaketa oztopatuz eta posta zerbitzu unibertsala ezina bihurtuz. Bereziki paketeen lankarga handitzen ari den momentu honetan. Honek Correoseko langileengan lan estresa eragiten du, gidatzean beharrezkoa den arreta jaitsiz. Hain zuzen, Irenek lan egiten zuen lantoki berean, LABek egindako salaketaren ondorioz lan ikuskaritzak behartutako Arrisku Psikosozialen ebaluazioan, plantillaren % 59a baino gehiago gehiegizko lan zama dela eta lan arriskuan zegoela ondorioztatu zen, eta horietatik % 33an oso altua zen.

Txosten eta aktak egon arren, enpresak balizko kalteak edota lanzamak egokitzeko ez zuen inongo neurririk hartu, berezko Prebentzio Zerbitzuak baita Lan Ikuskaritzaren hainbat ebazpenek eskatzen zuten bezala. Arazo guzti hauek okerrera jo ahal izan zuten baita gainezka egin pasa den Abuztuan.

LAB Posta Araba 15/I/2019

Comentarios