CORREOS-en AKORDIOA CCOO, UGT, CSIF ETA
SL SINDIKATUEKIN
AKORDIO KAXKAR BATEN IRAGARRITAKO
KRONIKA
Joan den abenduaren 19an Correos-ek eta CCOO, UGT, CSIF eta SL sindikatuek akordio kaxkarra sinatu zuten, baina ez dakigu noiz eta nola jakinaraziko zaigun langileoi. Sinatutako puntuak aztertuko ditugu, zehaztasun falta azpimarratuz.
Soldaten gaian, PPk eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek 2018ko
martxoaren 9an berretsitako Administrazio Publikoetarako Mahai Orokorraren
akordio berbera eraman dute. Correosen ordea badakigu 2018ko zatia 2019ko
otsailean ordainduko digutela interesik gabe, eta 2019 eta 2020koak ez dakigu
nola, ezta noiz ere.
Gogoratu
beharko da, kasurik onenean, astroak eta nebulosak behar bezala lerrokatzen
badira (2019 eta 2020ko Barne Produktu Gordina % 2,5 edo handiagoa da,
produktibitate-proiektuen hobekuntza, superabita …) igoera % 8.79ra iritsi ahal
izango da. Espainiako Bankuak iragarri duenez, 2019 urterako BPGa % 2,2koa
izango da eta 2020 urterako % 2koa. Beraz, erratuak egon nahi badugu ere, % 6ko igoera izango dugu. KPIa
itundutako igoerak baino handiagoa izango ote den ezezaguna da, izan ere,
igoerak astroen araberakoak eta ez bizitzaren benetako prezioaren araberakoak
izango dira. Galdutakoa berreskuratu
gabe jarraitzen dugu, 2010etik 2015era ez genuen inolako igoerarik izan,
baita funtzionarioei %5 jaitsi ere, eta 2010etik 2017ra bitartean KPIa % 11,6
igo zen.
Enpleguari dagokionez, 6/2018 Legean ezarritakoa ere mantentzen da, galdutako lanpostuen %75a berrezartzeko
(erretiroak, lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentziak, etab.) aukera ematen
duena.
2009az geroztik, 64.037tik
51.207 langile izatera pasa gara 2017an (2017an sartutako 1.606 finkoak barne). Beraz,
12.830 lanpostu galdu ditugu. 2016. urteko deialdiko 2.295 lanpostu
sartzeke daudela kontuan hartuta, eta hurrengo deialdiko 4.055 plaza (2017eko
1.869, 2018ko 1.612, gehi 574).
Jakin badakigu sindikatu
sinatzaileek negozio borobila egingo dutela prestakuntza-ikastaroekin,
kontsolidazioen prestaketarekin, matrikulekin, online ikastaroekin, kuotekin,
finko sartzearekin amets egiten duten behin behineko langileen afiliazioarekin,
prekarioen daudenak hain juxtu. Kontuan izanik 2016ko deialdia gainditu zutenak
2019. urtearen hasieran sartuko direla, noiz lortuko dute plaza deialdi
honetara aurkeztuko direnak?
Lan-baldintzen
arloan, 2011eko III. Hitzarmenaren sinadura ondoren, enpresa eta sindikatu
sinatzaileek "larunbateko erregimena egokitzeko edo aldatzeko aukerei buruzko
proposamen bat" aztertu eta prestatzeko behartu zituzten beraien buruak. Urte askoan, albo batera utziz ofizinetako lankideak,
CTA, USE, masibak... orain larunbateko estaldura, “oro har, boluntarioekin egingo dela” proposatu dute. Idazkera
honek beldurra ematen digu, egun, opor eta abarren ukapenerako
zerbitzu-beharrena bezala. Berriz ere azpimarratu behar dugu, zehaztu gabe, ez
nola, ezta noiz ere.
35
orduko lanaldia ahaztu egiten da, LABek sektore publikoan aldarrikatzen duena
eta indarra eta ordezkaritza duen lekuetan aplikatzen dena. Larunbatak kentzen
badira, gure lanaldiari astean 2,5 ordu horiek nola gehituko dizkiogun ikusi
beharko da, hori ere ez bait da zehazten. Zehaztapen falta hau orokorra da
akordio osoan zehar, baita aurre erretiroen atalean ere.
Beste
eduki batzuk ere oso larriak dira. Alde batetik, behin-behinekotasunaren
gehiegikeria eta kontratazioaren erabateko kaosa, lan-poltsak, etab. onartzen
dira, gardentasunik gabeak, inolako kontrolik gabe,... baina egoera bideratzeko
ez da ezer zehazten. Gainera, akordio horien aplikazioa neurri handi batean
mugatzen du, hitzarmen kolektiboa ez baita.
Gure ondorioak kezkagarriak dira, argi baitugu beste urrats bat dela
zerbitzu publikoetan daukagun negoziazio kolektiborako gaitasun urria desagertzeko
bidean. Estatuak zerbitzu publikoen kudeaketan merkataritza-ikuspegia ezartzeko
helburua mantentzen du. Lotsagarria da sindikatuek defizita eta gastu-sabaia
betetzea lehenesten duen akordio bati babesa ematea. KPIren igoerarekin
zerikusirik ez eta langileontzat ulertezinak diren neurketa-sistema batzuei
lotutako soldata igoerak adostuz.
Ez
da beharrezkoa greba tranpa egitea, erabateko porrota izan zen Euskal Herrian,
baita Galizan eta Madrilen ere, ez zuen inolako oihartzunik izan, arlo horietan
ordezkaritza sendoa duten beste sindikatu batzuek esan zuten bezala. Sindikatu
sinatzaileek iragarri zuten langabezia datuak ezin dira sinetsi, langileek
beren begiekin ikusi bait zuten.
LABek
argi dauka berezko esparrua defendatzen jarraituko duela. Horretarako, lege eta
arau propioak bultzatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Gaitasun legegilea garatu
behar dugu, negoziazio kolektiboa blindatu eta zerbitzu publikoak defendatu eta
garatu ahal izateko. Gure zerbitzu publikoak ez ditugu defendatuko Madrilera
begira geratzen bagara. Hemengo langile publikoen baldintza ekonomiko eta
sozialak hemengo agente sindikalekin adostu behar ditugu, Euskal Herriko
herritarrentzat behar ditugun zerbitzu publikoak antolatu eta garatu ahal
izateko.
Euskal Herria, 2019ko urtarrila
Comentarios
Publicar un comentario