LABen JARRERA DATOZEN HILABETEETAN
POSTAN
IZANGO DIREN MOBILIZAZIOEN AURREAN
CCOO, UGT, CSIF eta SL Sindikatuetako propaganda taldeek
mobilizazio “bateratuak” iragarri dituzte Postan. Esanguratsua da mobilizazio
hauetara veste sindikatu batzuk gonbidatu ez izana, hauek Euskal Herrian
ordezkaritza sindikalaren %40 baino gehiago izanik. LABek mobilizazio horien
izaera “bateratua” ukatzen du, egunero elkar ikusten dugun arren, mobilizazioen
eduki eta formaz hitz-egiteko LABekin ez baita inor kontaktuan jarri. Helburu
batzuk lortze bidean, zuzendaritzaren aurrean benetako indarra egin nahi bada,
ez dirudi hasiera ona.
Postan dagoen egoeraz egiten duten irakurketa erabat dator
LABek azken urte hauetan salatzen datorrenarekin. Ez da berria, guzti honetaz
ari gara: onartezina den eros ahalmenaren galeraz (azken zazpi urteetan %9,6
eta 14,6 artean); behin betiko lanpostuen suntsipen izugarriaz (15.000 lanpostu
baino gehiago 10 urtetan); behin-behinekotasun tasa onartezinaz (%30 ingurukoa);
lanpostu
prekarioen ugaritzeaz (lanaldi murriztuen igoera, gaueko
turnoetan ere, egun solteetako lanpostuak, astebukaeretako lanpostuak,
iruzurrezko kontratuak, eta
abarrez….
Postako lan baldintzen kaxkartze hau geldiarazteko, LABek
azken urte hauetan lau sindikatu hauei ekintza ausart eta gardenak behingoz
hartzea exijitu die. Baina alperrik, beraiek berera. Beraien lehentasunak beste
batzuk izan dira:
OPEak eta Kontratazio Poltsak negoziatu, beraien irakasle eta
kaptazio makinaria errentagarria izan dadin.
Helburu batzuk erdiesteko mobilizazioa eta antolakuntza
ezinbestekoak dira, honetan LABek esperientzia nahikoa badu. Baina egoera
honetan ordezkaritza sindikalaren zati garrantzitsu bat kontutan ez hartzea,
prentsaren bidez jakinaraziz, benetako borroka indartsu baterako asmoa baino
hauteskundeei begirako aurpegi garbiketa bat dela pentsarazten digu.
Comentarios
Publicar un comentario