Arabako
Correoseko LABen Sail Sindikalak honen bidez salatzen du Lautadan eta
Arabar Errioxan banaketa-lanpostuen %30a ezabatu direla. Itzela den
lau lanpostuen ezabatze honek zuzenki eragingo dio Correosek betetzen
duen zerbitzuari, eta hortaz, hiritarrei, udalei eta Arabako eskualde
horietako enpresei.
Banatze-eskualdeak
handitu izana, horietako batzuetan 100 kilometroetako eta hamaika
herrietako ibilbidea bete behar dela, ezinezkoa egingo du eguneko
banaketa, eta enpresa publikoak bete ohi duen posta zerbitzu
unibertsala paper bustia izango da. Egoera horrek zuzenean eragiten
die, adibidez, administrazioei, epaitegiei eman behar zaizkien
jakinarazpenei, medikoaren hitzorduen, diru-laguntzen, baimenen eta
abarren jakinarazpenei. Noiz eta posta eta batik bat paketeria
handitzen ari den unean.
Murrizketa
honek eragingo die ere langune hauetako langileei, lan-zama handiagoa
delako. Salatzen dugu enpresak ez zuela Arrisku Psikosozialen
Ebaluaziorik egin, aldez aurretiko neurri gisa, lan gainkarga berri
honek langileen osasunari ekar diezazkiokeen kalteak ezagutzeko,
aldatzeko eta ebaluatzeko. Egoera horrek arriskuan jartzen du
langileen osasuna.
Zerbitzu
publikoek pertsonen beharrei erantzuten diet; aitzitik, ez liokete
errentagarritasun ekonomikoari erantzun behar; honela, Arabako
herrietan bizi diren pertsonak baztertzen dira. Publikoa eta
kalitatekoa den Correos baten alde.
L.A.B. Posta Araba
Comentarios
Publicar un comentario