IRENE LANKIDEA HERIOTZARA ERAMAN DUEN
LAN-ISTRIPUA DELA ETA KONTZENTRAZIO-DEIALDIA
Lehenik eta behin gure doluminak eta elkartasuna agertu nahi diegu
Irene H.M.-ren familiari eta lagunei. Hain zuzen, aldi baterako langile honek
motorra gidatzen zuen, eta Jundizko industri poligonoan zendu zen
korrespondentzia banatzen ari zela. Oraindik ez dakigu nola gertatu zen
istripua, eta udaltzaingoa argiketa lanetan ari da.
Bigarrenik, gure lankidearen heriotzak, beste arrazoi batzuen artean,
berriro salaketa bat egitera behartzen gaitu langileak jasaten ari diren
lan-zama eramangaitzak, pertsonalaren murrizketa etengabeak eta banaketako
sekzioak gehitzen ari direlako; hala nola, aldi baterako pertsonalaren formazio
eza, bereziki motordunak, kontratu
motzak, edo egun gutxikoak, nahiz eta lanpostu huts libreak hamarnaka diren
eta, jakina, lan-ezegonkorra gaitz bihurtu da Correosen.
Enpresa-batzordetik saiatu gara sindikatu guztien artean adosten erantzun
bateratu bat emateko. Zoritxarrez ez da posible izan, eta CCOOek adierazi digu
bere kabuz emango duela erantzuna.
Beraz, gainerako sindikatuok, UGT - LAB - ESK - ELA, Arabako gehiengo
sindikala garelarik, kontzentrazio
batera deitzen dugu Correoseko Bulego Nagusiaren aurrean, Postas 9 zbk. Kalean,
abuztuaren 31an, ostiralean, 19:30etan.
Gure kexa eta familiarekiko elkartasuna kalean azaldu nahi dugu,
plantila osoa kontzentraziora agertu dadin gonbidatuz.
BESTERIK
EZ DADILA GERTATU!
PREKARIETATEA HILTZAILEA DA!
UGT LAB
ESK ELA
Gasteiz, 2018ko abuztuaren
29a
Comentarios
Publicar un comentario