CCOO,
UGT, CSIF eta SL-ren propaganda taldeek mobilizazio “unitarioak”
iragarri dituzte hemendik gutxirako, eta Euskal Herriko beste
sindikatuak, %40ko ordezkaritza sindikala gainditzen dutelarik, ez
dituzte gonbidatu mobilizazio horietara.
LABek
ez du uste mobilizazio horiek “unitarioak” direnik; LABekin ez
dira mintzatu ez protesta horien funtsaz eta ez formaz, eta hori
egunero elkar ikusten dugularik. Beraz, mobilizazio hauek, inondik
inora ere, baztertzaileak dira.
Era
berean, Correoseko egoerari buruz egiten duten analisiarekin guztiz
bat gatoz, zeren eta LABek urteak daramatza egoera hau salatzen. Ez
da oraingo kontua: hainbat gauza aipatzearren, erosteko ahalmena
galtzea onartezina da ( %9,6 eta 14,6 artean azkeneko zazpi
urteetan); enplegu finkoa ikaragarri suntsitu da (15000 enplegu
baino gehiago azkeneko hamar urteetan); noiz behinkako lanaren tasa
ezin da onartu (%30 ingurukoa);
enplegu kaxkarra ere asko ugaldu da (lanaldi murriztuak gehitu,
gaueko txandak barne; egun batean lana eta bestean ez, asteburuetako
lana, kontratuetan iruzurra, eta abar...).
Gainera urte
guzti hauetan lau sindikatu horiei behin eta berriro eskatu diegu
jokabide ausartak eta
gardenak
izan ditzatela, Correoseko lan baldintzen txartze izugarria
baretzeko. Alferrik, ordea. Berean jarraitzen dute.
Beste
lehentasun batzuk zituzten:
Kontratazioko Lan-poltsak eta OPEak negoziatu, beren irakaskuntzako
eta kaptazioko makineria errentagarri bihurtzeko.
Horiek
horrela,
2015eko OPEak eta oraindik egiteko dauden bi OPEek ez dute
enpleguaren suntsiketa eragotziko baizik eta behin behineko enplegua
enplegu finko bihurtuko da; eta hori ondo dago, baina ez dute
suntsitutako lanposturik beteko, eta adostutako kontratazioko
lan-poltsak dagoeneko arazoak ari dira ematen eta ez dute ezertan
laguntzen behin behineko enplegua duintzen.
Euskal Herrian 2018ko ekaina
Comentarios
Publicar un comentario