Azken urtean arratsaldeko
banaketarako kontratu berriak egin dira. Hauek lanaldi-erdikoak dira eta kasu
batzuetan bi egunetakoak; hau da, enplegua kolokan jartzen duten kontratuak.
Kontuan hartzen baditugu
azken urte hauetan suntsitu diren lanpostuak (33) eta prekarioan sortu direnak
(8), plantila %25 gutxitu da azken sei urteetan. Horri gehitzen badiogu
leihatiletan galdutako lanpostuak, urgentziazko zerbitzuak, ... lanaldi osotik
lanaldi erdira murriztutakoak, hobe ez kalkulatzea.
Egia da azken urteetan
gutun arrunta gutxituz joan dela, baina egia da baita ere erregistratutako
produktuak, paketeria zehazki, nabari ari direla igotzen. Guzti honi gehitu
beharko litzaioke egiten jarraitzen duten eraikuntza berriak (Txomin, Morlans,
Riveras, ...).
Egoera hori dela eta,
lan-zentro gehienetan posta guztia ez da egunero banatzen, langileek ezin
diotelako aurre egin lan- bolumenari; eta horren eraginez, zenbait zona banatu
gabe gelditzen dira, egunak batzuetan, Posta Zerbitzu Unibertsalak Correosi
behartzen diona betetzen ez delarik. Hori guztia frogatzen duten lan-pilaketa
parteak langileeek berak eginak dituzte. Egoera honek, 2017ko azaroan du
abiapuntua, Donostiako langile askok burututako geldialdien deialdian, lanpostu
guztiak betetzea erreibindikatuz.
Gure aldetik ulertzen
dugu enpresak unean uneko lan-kopuruari egokitzea plantila, baina pertsonalean
gastua murrizteko itsumen horrek herritarrei kalte egitea baino ez du egiten
eta plantilan giro txarra sortzen du, estresa...
Neurri hauekiko
desadostasuna erakusteko asmoz, Donostiako postarien plantilak kontzentrazioak
egingo ditu zerbitzua baldintza onetan burutzeko beharrezko plantila
erreibindikatuz.
CCOO-ESK-UGT-LAB-ELA
LANGILEEN
ASANBLADA
Comentarios
Publicar un comentario