JAITSI KOMUNIKATUA
Gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek Administrazio publikoentzat hirurteko Akordioa sinatu zuten martxoaren 9an.
Gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek Administrazio publikoentzat hirurteko Akordioa sinatu zuten martxoaren 9an.
Urte
honetako eta datozen bi urteetako aurrikusita dauden soldaten igoeraz gain,
gero aipatuko duguna, Akordio honek zerbitzu publikoen kudeaketa guztiz
merkantilistari berme sindikala ematen dio, pertsonalaren gastua (lanpostu
hutsak betetzeko tasak, soldata-igoera, kontziliazioari mugak, eta abar)
defizit publikoarekin eta gastuen mugarekin lotzeagatik. Hau da, PPren
ikuspegia eta praktika bermatzen du zerbitzu publikoen kudeaketan. Eta...
horrela doakigu.
Bestalde,
begi bistakoa da Gobernuaren eta sindikatu sinatzaileen arteko interes
errezentralizatzailea, EAE-ko eta Nafarroako administrazioetan negoziazio
kolebtiborako ahalmena
guztiz
mugatuz, Akordio horretara lotzera beharturik.
Laburbilduz:
zerbitzu publikoen kudeaketari eta negoziazio kolebtiboaren esparruaren irzpideei
dagokienean, Akordioak babestu eta
lagundu egiten du espainiako eskubiak maila guztietan bultzaturiko
errezentralizazioa.
Soldaten
edukiaz hitz egiterakoan, berriz, bi alde daude: bata finkoa
eta bestea Gobernuak aurrikusitako hazkundearekin lotutako gehigarria, PIB-aren
igoeraren araberakoa:
Urtea
|
2018
|
2019
|
2020
|
% soldata-igoera
finkoa
|
1,5
|
2,25
|
2
|
PIB-aren helburua soldata-igoera gehigarria ezartzeko
|
Soldata-igoeraren
%
|
2018 – PIB-aren igoera
% 3,1 iristen bada
|
+ 0,25
|
2019 – PIB-aren igoera
% 2,5 iristen bada
|
+ 0,25
|
2020 – PIB-aren igoera
% 2,5 iristen bada
|
+ 1,00
|
Aldi
berean, aipatu beharra dago Correoseko funtzionarioei soldata-igoera hauek
aplikatzea aipaturiko urte bakoitzean Aurrekontu Orokorrak onartzearekin lotuta
daudela eta, laboralena Correoseko Hitzarmenaren akordio ekonomikoarekin.
Adostutako
soldata-igoera zuzena den baloratzeko eta gure soldaten erosteko ahalmena
galtzea konpentsatzen duen ikusteko, IPC-aren eboluzioa gure soldaten
eboluzioarekin alderatuko dugu, 2010eko urtarriletik 2017ko abendura arteko
epean.
- IPC-ren eboluzioa aipatutako epean: Estadistika Instituto
Nazionalak % 11,6ean zenbatzen du
prezioen igoera.
-
ORDAINSARIEN eboluzioa Correosen, epealdi berean:
Soldatak
|
2010
|
2011
|
2012
|
2013
|
2014
|
2015
|
2016
|
2017
|
Guztira
|
Funtzionariak
|
% -5
|
% 0
|
% 0
|
% 0
|
% 0
|
% 0
|
% 1
|
% 1
|
% -
3,09
|
Laboralak
|
% 0
|
% 0
|
% 0
|
% 0
|
% 0
|
% 0
|
% 1
|
% 1
|
% +
2,01
|
Ikus
daiteke azken 7urte hauetan funtzionarien soldaten erosteko ahalmena %14,6
murriztu dela eta laboralena %9,6.
Bada,
2020ean Akordioan aurrikusitako soldata-igoera guztiak, finkoak eta
gehigarriak, lortuko balira, soldaten hobekuntza guztira %7,42 izango
litzateke.
Zehaztuz,
kasu hoberenean ere Akordioak %7,18-ko erosteko ahalmena galtzea ziurtatzen,
finkatzen du funtzionarientzat eta %2,18 laboralentzat. Eta portzentaia honi
gehitu beharko zaizkio 2018, 2019 eta 2020 urteei dagozkien IPC-aren igoerak.
LAB-en
iritziz CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek Akordio honekin patronalaren eta
espainiako eskubiko alderdien tesi erasotzaileenak onartzen dituzte, zerbitzu
publikoen kudeaketari eta soldatak berrikusteko kontuan hartu beharreko
parametroei buruz dagokienean.
IPC-a
elementu garrantzitsu bezala kontuan ez hartzeak soldatak berrikusterakoan, eta
horren ordez, beste erreferentzia batzuk onartzeak, esaterako, gastu publikoari
eustea eta PIB-aren igoeraren aurrikuspenetara iritsi beharra, ipurdia agerian
dugula uzten gaituzte langile publikoak soldatari dagokionean.
Pentsioen
urteroko berrikuspena IPC-arekin ez lotzea filosofia politiko-ekonomiko beraren
emaitza da: pentsioak kinka larrian daude, zerbitzu publikoetako gastua egoera
larrian, enpresetako etekinen marjina gehitu egin beharra dago PIB-a igoko duen
jarduera sortzeko, bestela, enplegurik ez da sortzen eta, bereziki, soldatak
neurtu egin beharra daude eta kasua iritsitakoan murriztu.
Euskal Herria 2018ko apirila
Comentarios
Publicar un comentario