Pasa den urteko urrian, CCOO, UGT, CSIF eta SLrekin hitzartutako Oinarriak
argitaratu ziren aldi baterako postu eragingarrien Eskaintza Publikoaren
Deialdirako.
LAB oso kritikoa izan zen egungo lan poltsen txandatze sistema kontrola
ezinarekin eta Oinarrien epigrafe askorekin baita ere. Horien artean
nabarmentzekoa da, lan bizitza osoa Correosen igarotakoei, behar bezala
merezimendu hori puntuatzea, ebaluazioa ezezkor hautazkoak... eta oso bereziki,
ikastaro puntuagarri bezala sartzea Oinarrien sinatzaile diren sindikatuen
emandako ikastaroak (aurretik haiekin afiliatu ondoren eta Correosek une
horretan eskaintzen ez zituenak).
Lotsagarriagoa izan zen gainera, Correosen lan egin izanagatiko puntuazio
jeistea adostu zutela eta erabat puztu berriz, prestakuntza ikastaroengatik
ematen dena; horiek gainditzeagatik, puntuazio osoaren %26 eta %31,6 artean
lortzeko aukera eskainiz gainditu dituztenei.
Oinarriak argitaratu ondoren, LABek Correosi eskatu zion ikastaro horiek
eskaini zitzan aukera berdinekin. Azkenik, Correosek ikastaro horiek eskaini
zituen, baina puntuagarriak diren 6 ikastaro hauek soilik unean kontratatuta
zeuden pertsonek egin ahal izan zituzten. Are larriagoa dena, arazo teknikoek,
izena emanda zeuden pertsona asko, ikastaro hauek gainditu izanaren egiaztapen
gabe utzi zituzten. Guztiz kontrakoa gertatu zen ikastaro hauek aipatutako
sindikatuekin egin zituztenekin; ez zitzaien eskatu kontratuarekin egotea, ez
ikastaroak denbora epe jakin batean egitea eta ez zituzten ere, ikastaro
hauetakoren bat gainditzeko besteek izan zituzten arazo teknikoak.
Abenduan nabaria izan zen, aldi baterako lan poltsetarako izena eman
zutenen arteko prestakuntza ikastaroen inguruan gertatzen ari zen guztiak;
berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urratzen zituela. Ondorioz,
LABek zuzendaritzari eta Hitzarmenaren Batzorde Parekideari (CCOO, UGT, CSIF
eta SL) idatzi bat igorri zion, ikastaroen berdintasuneko sarrera ziurtatzeko
neurriak har zitzaten eta, horrela egingo ez balute, Oinarrietan
ikastaroengatik ematen diren puntuazioak baliogabetzea behera eskatu genuen. Ez
genuen inolako erantzunik jaso.
Zorionez, ez gara bakarrak kontratazio sistemarekiko eta 2017ko lan poltsen
deialdiaren Oinarriekiko jarrera guztiz kritikoa dugunak eta Correoseko
sindikatu gehiagok ere jarrera hori partekatzen dute. Horien artean CGTek,
urtarrila amaieran Audientzia Nazionalean Hitzarmen Gatazka bat aurkeztu zuen,
Oinarrietan agertzen diren osagaietako asko baliogabetzeko eta LAB Sindikatuak
edukia babesten dugu.
Apirilaren 12an Gatazka Kolektiboaren bista burutu zen Madrilgo Audientzia
Nazionalean. Bakarrik LAB, CGT eta SIPcte aurkeztu ginen epaiketara eta
kontratazio poltsetan IZENA EMANDA ZEUDEN GUZTIEN AUKERA BERDINTASUNA defendatu
genuen. Behar bezala erakutsiz, deialdi honetako prestakuntza ikastaroen
deialdian gertatutako guztia eta puztutako puntuazioa, are gehiago, Correoseko
aintzinatasunaren kaltetan; hautagaien berdintasun, merezimendu eta gaitasun
printzipioak urratzen dituela. Gure eserlekuen parean, Correos, CCOO, CSIF eta
SL batera zeuden, defendaezina dena defendatuz.
Euskal Herrian, 2018ko apirilean
Comentarios
Publicar un comentario