A
LA ATENCIÓN DE LA JEFATURA DE RELACIONES LABORALES DE LA S.E.
CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A.
Avenida
Urquijo 19 1ª planta
48070-
Bilbao
Gizonak eta emakumeak ez
ditugu eskubide berdinak. Ez ditugu aukera berdinak eskubideetara
iristeko legeek (bertakoak zein nazioartekoak) eta adierazpen
instituzionalek horrela esan arren. Eskubide berdintasuna oraindik ez
da lortu eta ez da bidezkoa.
Lan munduan emakumeok bizi
dugun diskriminazioa zenbatekoa den erakusten duen adierazleetako bat
gizon eta emakumeen arteko soldata arrakalarena da. Europar
Batasuneko Batzordeak dionez, soldata arrakala gizonek eta emakumeek
jasotzen dituzten lan sarien artean dagoen aldea da, lan ordu
bakoitzeko ordaintzen den soldata gordinaren artean dagoen
batazbesteko aldea oinarri hartuz kalkulatzen dena. Estatistikek
bistakoa egiten dute arrakala, agerian uzten dute diskriminazioa
dagoela soldatetan. Hala izanik ere, ez dute erakusten zeintzuk diran
arrakalaren atzean dauden arrazoiak (lanbideen segregazioa, sektore
feminizatuetako enpleguari balio gutxiago ematen zaiola, kontratazio
partzialak emakume aurpegia duela, ziantza lanen ardura ez dela
partekatzen…)
Enpresa honetako LABeko
ordezkariek uste dugu garaia dela egoera honen aurrean benetako
konpromisoak hartzeko. Baina noski, horretarako behar beharrezkoa da
egoera zein den ezagutzea, enpresa honetan gure jarduera burutzeko
gizonak eta emakumeak lana zein baldintzetan egiten dugu jakitea.
Neurri eraginkorrak hartu ahal izateko errealitatea ezagutu behar
dugu. Langileen Estatutuaren 64. artikuluak halalako informazioa
ezagutzeko eskubidea aitortzen digu.
Aipatutako helburua dela eta,
LABeko ordezkariak zuzendaritzari eskatzen diogu enpresa honetan
soldata arrakalaren azterketa egin dezala. Azterketa horretan
informazio hau jasotzea eskatzen dugu:
-
Nola dagoen banatua langile multzoa sexuen arabera enpresaren antolakuntzan
-
Kontratu partzialak, emakume eta gizonen bataz bestekoa
-
Behin behineko kontratuak, emakume eta gizonen bataz bestekoa
-
Adin txikikoak eta menpekotasunak dituzten pertsonak zaintzeko baimenak eta lanaldi murriztuen eskaerak: gizon eta emakumeen batazbestekoa
-
Zeintzuk dira kontziliatzeko eta ardurak partekatzeko neurriak enpresan
-
Zuzendaritza karguetan dauden gizon eta emakumeen batazbestekoa
-
Lanbide talde bakoitzean dauden gizon eta emakumeen batazbestekoa
-
Kontratatzeko eta promozionatzeko sistemak
-
Azpikontratuak diren enpresekin dagoen soldata arrakala kategoria berdinen arteko soldata arrakala enpresa azpikontratatuak daudenean.
Datu hauekin enpresa honetako
egeoraren azterketa egingo dugu, zuzendu beharreko egoeren aurrean
neurriak proposatuz enpresa batzordeari.
LAB Posta 23/II/2018
Comentarios
Publicar un comentario