2017ko denboraldi baterako langileentzat prestakuntza-programa, lan-poltsa berrietarako balioko duena
CORREOSek
sei ikastaroz osatutako prestakuntza-programa bat eskaintzen du,
konpainiaren zeregin, behebehar, zerbitzu eta ekimen nagusiei
buruzkoa. Programa honen barrruan ikastaro hauek sartuko dira:
-
Digitalizazio I
-
Digitalizazio II Aurreratua
-
Correos bezeroaren zerbitzura
-
Harrera eta lan-prozesua
-
Pertsonal Eragilearen trebetasun pertsonalak
-
Oinarrizko Excel-a Pertsonal Eragilearentzat
Baldintza
hauek betetzen dituzten denboraldi baterako langileentzat
zuzendua dago,
soilik.
-
Programa osatzen duten ikastaro bakoitzaren hasieran, enpresarekin denboraldi baterako harremana mantentzen duten langileentzat .
-
Hau da, enpresarekin lan-harreman mugagabea, finkoa edo finko etena ez dutenentzat.
-
Izen-emateko Eskabidea zuzen egitea.
Izen-emateko
eskabidea,
penintsulako ordutegiaren arabera, Colearning
Campus-aren
eskutik burutuko da (procesos.colearning.es) urriaren
26tik,
azaroaren
3 arte,
biak barne. Ikastaroa azaroan eta abenduan egingo da.
Colearning
prozesuetan erresgistratzen diren pertsonek identifikazio
pertsonalaren eta eskakizun pedagogikoaren galdetegi bat bete beharko
dute, ikastaro ezberdinak burutzeko derrigorrezkoa eta ezinbestekoa
izango dena.
Aurretik aipaturiko
edozein baldintza ez betetzeak edo gezurretan ibiltzeak, edozein
egoeratan, prestakuntza-programako ikastaroak ez gainditzea
suposatuko du, nahiz eta ikastaroa hasita edo burututa egon.
Parte-hartzaileek
Correoseko informazio-sisteman gaindituta
agertzen ez diren prestakuntza-programako ikastaroak baino ez dituzte
jasoko.
.
Programa hau online
bidez egingo da enpresakoa ez den ordenagailu batetik.
Ikastaro bakoitzaren
hasiera posta elektronikoaren eta sms bidez jakinaraziko zaie
parte-hartzaileei; horregatik, izen-emateko eskabidearen galdetegian
jarritako emailaren
helbidea eta teléfono mugikorraren zenbakia
zuzenak izan behar dute eta eguneratuak egon.
Izen-emateko
eskakizuna betetzerakoan eta/edo ikastaroa egiterakoan eragozpen
teknikoren bat sortzen bada, ikasleak emailen bidez hona zuzenduko
dira: Centro
de Atención al Estudiante
(centro.atencionestudiante@telefonica.com).
Donostia
2017ko urriaren 26a,
(oharra
indarrean azaroaren 3 arte)
Comentarios
Publicar un comentario