Correosek 2017rako Osasunaren Zaintzarako
Plana martxan jartzeko asmoa azaldu, eta beste urtetan bezala, ibilgailuen
gidariak derrigortu egin nahi ditu mediku-azterketa egitera: nahiz motorraren,
bizikletaren edo zama jasotzeko karretilaren gidariak izan. Gainerako langileentzat
borondatezkoa izango litzateke.
Langile horiei mediku-azterketak egitera
derrigortu nahi horri buruz, berriro diogu, ezin dute inor behartu azterketa
horiek egitera.
2013an oso garbi geratu zen LABek jarri zuen
salaketaren ondoren eta OSALANen eskuhartzearekin. Ezin dute inor derrigortu aurrikusten dituzten mediku-azterketak
egitera.
Norbait hestututa sentitzen bada, zalantzak
baditu edo informazio zabalagoa nahi badu, LABekin jar daiteke harremanetan. Ez
dugu inolako presiorik onartuko.
Comentarios
Publicar un comentario