2015.
urteko martxoaren 14ean Euskal Herriko eskubide sozialen Kartaren
iniziatibaz, Bilboko kaleetan 7.000 herritar mobilizatu ginen
aldaketa soziala eskatzeko. Bi urte geroago, EAE-ko aurrekontuen
aurrean kalera aterako gara, aldaketa soziala gauzatu eta politikaren
lehentasunak aldatzeko mobilizazioa ezinbestekoa delako.
2008.
urtean lehertu zen krisialdi finantzarioaren aurrean, eredu berria
baten alde egin beharrean, politika neoliberaletan sakontzea erabaki
zuten elite politiko zein ekonomikoek. Ordutik hona Eusko Jaurlaritza
eta Foru Aldundien zerga eta aurrekontu politikek hori inplementatu
dute. Azken urteotan gutxi batzuen interesen aldeko politikak sustatu
dituzte erakunde hauek egonkortasun zein modernitatearen izenean,
prekarietate zein pobrezia egoera betikotuz herritarron
gehiengoarentzat.
Aurrekontuak
oinarrizko tresna dira, egungo politikaren lehentasunak aldatu edota
politika neoliberaletan sakontzen jarraitzeko. Eusko Jaurlaritzak
aurkeztu berri duen aurrekontu proiektua aztertu ondoren,
zoritxarrez, honako ondorioa atera dugu: Eusko Jaurlaritzak
herritarron behar zein interesak alboratzea erabaki du, proiektu
neoliberalean sakonduz eta Araba, Gipuzkoa zein Bizkaian proiektu
sozial, parte hartzaile eta burujabeari muzin eginez.
Formari
dagokionez, inolako eztabaida edota parte hartze sozialik gabe
proposaturiko aurrekontu neoliberalak dira, Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako Patronalaren, elite ekonomiko eta alderdi kontserbadoreen
interesak gailentzen direlako.
Edukiari
dagokionez, PNV-PSE arteko Gobernu Akordioa garatzea dute helburu.
Batetik, diru publikoaren bilketa ez da nahikoa, ezta justua ere ez,
enpresek eta kapital errentek beharko luketeena baino askoz gutxiago
ordaintzen dutelako. Bestetik, ez dira beharrezkoak diren inberstioak
egiten sektore publikoa garatu, enplegua sortu eta behar sozialei
erantzuteko.
Araba,
Gipuzkoa eta Bizkaian aberastasuna badago herritarren beharrak
bermatzeko. Era berean, aurrekontu sozial, parte hartzaile eta
burujabeen aldeko gehiengo soziala ere badago, politikaren
lehentasunak aldatzeko.
Eusko
Jaurlaritzaren aurrekontu neoliberalak direla
salatu
nahi
dugu.
Alternatiba sozialak badaude, baina gure agintariek ez dute borondate
politikorik bide hori egiteko. Aurrekontuen oinarriak zeintzuk diren
kontuan hartuta, argi dago ez dagoela aukerarik ikuspuntu sozial
batetik proiektuaren inguruan akordio batera iristeko. Alternatibak
argi eta garbi jarrik behar dira mahai gainean. Horregatik, abenduan
Labriten egin genuen bezala, aurrekontu sozial, parte hartzaile eta
burujabeak aldarrikatzeko, martxoaren 17an (ostirala) ekitaldia
egingo dugu 10:30tan hasita Gasteizko Mendizorrotza pilotalekuan.
Ondoren, manifestazioa egingo dugu Legebiltzarreraino “ALDAKETA
SOZIALERAKO, Aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeen alde”
lemapean.
Comentarios
Publicar un comentario