ERREFORTZU ETA
ABSENTISMOKO KONTRATUAK
Ondorengo kontzeptu bakoitzeko, gehienez 180 egunetako kontratuak
pilatu ditzakezu berezko urtebetean. Ez dago hutsetik hasterik:
azkeneko berezko urtean norbaitek mota hauetako kontraturen batean
lan egin badu, kontzeptu bakoitzeko 180 egun/urteko kopurua kontuan
edukiko da kontatzerako orduan.
-
LAN-PILAKETA, ABSENTISMOAREN OSAGARRIA, ZERBITZUEN BERREGITURAKETA, HAUTESKUNDE KANPAINA ETA GABONETAKO KANPAINA
-
EGUN PROPIOAK ETA OPORRAK
Urteko oporrak, hartu gabeko oporrak, egun gehigarriak, aurreko
urteko oporrak, egun propioak, aurreko urteko egun propioak eta
Gabonetako egun propioak.
-
BESTE BAIMENAK ETA LIZENTZIAK
Formaziorako ikastaroak, soldatarik gabeko lizentzia, ezkontzako
lizentzia, jaiotza, harrera edo adopzioa, familiako baten heriotza,
familiako baten gaixotasuna, etxe aldaketa, azterketetarako baimena,
derrigorrezko betebeharrak, hauteskundeetarako hautagai,
ikasketetarako lizentzia, nazioarteko adopzio baterako baimena,
konpentsazio librea eta edoskitzea.
-
ARRATSALDETAKO NOTIFIKAZIOEN BANAKETA
ORDEZKOTASUN KONTRATUAK
Kontratu hauen iraupenak ez du denboran mugarik eta ordezkatzen den
langilea lanpostura itzultzearekin lotua dago. Kontratu hauetan
ordezkatzen den langilearen izena agertzen da. Hona hemen horretarako
arrazoiak:
-
Gaixotasun bajagatik edo lan isptripuagatik.
-
Zerbitzu eginkizunagatik eta mugigarritasun funtzionalagatik.
-
Adopzioagatik, amatasunagatik eta aitatasunagatik.
-
Liberazio sindikalagatik.
OSO GARRANTZITSUA: sinatutako kontratuak, kontratuaren
amaierako jakinarazpenak (lana uztea) eta nominak ondo ordenatuta
gordetzea komeni da.
2017.eko urtarrilaren 25an.
Comentarios
Publicar un comentario