Berriro ere adarra jotzen ari
zaizkigu modu txarrean, eta jardun horretan ari direnak dira, Correos, CSI-F,
CCOO, SINDIKATU LIBREA eta UGT.
Haserrea, ezintasuna, etsipena…,
era honetako sentimenduak ari zaizkigu iristen noiz behinkako langileen
aldetik, azterketaren deialdi probintzialaren aurrean.
Beste behin sindikatu
sinatzaileek noiz behinkako langile kolektiboaren interesak ez dituzte kontuan
hartzen, eta beraiek nahi dutena egiten dute. Ezin kontatu ahala kexa azaldu
dituzte, adibidez (batzuk esatearren):
Lanpostuen kopurua. 1606 lanpostu
horrela esan da zerbait badela dirudi, baina probintzia mailan begiratuta
ikusten da eskaintza exkaxa dela. Herrialdeka, berriz, gailentzen den bakarra
Araba da, Agenteetarako 31 lanpostuekin.
Bezeroen Arretarako lanposturik
ez. Bakar bat ere ez da atera, eta oinarrien arabera lan horretan daudenek
abantailarik ez dute, zeren eta banaketarako edo agenteetarako ez dute beren
lanpostuetan egindako denboragatik punturik izango.
Azterketaren data. Ezer ez dakigu. Ez du
jartzen eta jakingo dugun itxaropenik ere ez. Noiz izango den zantzurik ez.
Urrian? Aurten? Datorren urtean? Hain zaila al da esatea? Ala sindikatu
sinatzaileek beren ikastaroak bukatu arte, horren baitan egon behar dugu?
Deialdiaren data eta
inskripziorako epea. Badirudi ahal den jende gutxienak jakitea eta apuntatzea
nahi dutela, uztailaren erdi erdian deialdia eginez. Gero hilabeteak emango
dituzte onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda atera arte, abuzturako eta
irailerako behar hainbat langile ez dagoela esanez, oporretan daudelako.
Lanpostuen zehazpena. Lanpostu
bakoitzaren zerrenda zehatzik ez dago, zenbat diren soilik. Lanpostu bakoitza
zein herritan den ere ezin jakin, herrikoak edo ruralak diren (autoa eta/edo
lokala). Kilometro askoko bidea egon liteke bizi den herritik lanpostua lortu
duen tokiraino, eta ezin da uko egin, zeren eta kasu horretan kontratazioko
lan-poltsa guztietatik kanpo geratuko litzateke.
Gauzak oso modu ezberdinean egin
zitezkeen, baina ikusirik jendea nola ibili den ikastarok eta temarioak
erosten, badirudi interes desberdinak zeudela noiz behinkako langileen
plantilarekiko.Correosen inoiz lanik egin ez duen jende asko ari da apuntatzen,
inongo aukerarik ez dutela jakin gabe. Hori bai, aurretik ordainduta.
Behin eta berriz
garbi ikusten dugu, nola hainbat sindikatuk plantilarekin zerikusirik ez duten
interesen alde egiten duten, inongo lotsarik gabe. Bi aurpegi erakutsiz, alde batetik diote Correosek baldintzak
inposatu egiten dituela, eta lortzen dutena beti beraiei esker dela, bakoitzak
bere meritua dela adieraziz.
Comentarios
Publicar un comentario