Hitzarmen Kolektiboek eta finko-ez iraunkorrek sinaturiko kontratuen aitzakiaz, Correosek udako eta gabonetako kanpainetara mugatzen ditu (DeiaK) kolektibo horrentzako lan-baldintzak.
Hala ere, LAB-en iritziz lan-baldintza horiek hauteskunde-kanpainak barne hartu behar dituzte, zeren eta 2006an egindako azterketa-orrian zehazten zenez, finko-ez iraunkorren kontratuak
"oporrak, Gabon-kanpaina, hauteskundeak, e.a." bete behar zituzten. Horregatik, legezko argudio sendoak daude hauteskundeetarako kontratatu ditzaten eskatzeko.
2015eko maiatzeko udal-hauteskundeen aurreko asteetan, LAB-ek Zonako Zuzendaritzaren aurrean berriro defendatu zuen finko-ez iraunkorrak deituak izan zitezen, baina ez zuen emaitza onik eman.
Enpresa horren erabakiak izan zuen bere eragina; alegia, finko-ez iraunkor batzuk lanik gabe egon ziren hauteskunde kanpaina osoan edo zati batean, nahiz eta kontratu dexente egin ziren aldizkako lan-poltsa erabiliz eta iruzurrezko lanaldi luzeagoak ametituz, aparteko orduak bezala kontatu gabe; horrek guztiak Gizarte Segurantzari iruzur onartezina eragin ziolarik.
LAB-ek Correos auzitara eraman zuen eta auzitegia irmoa izan da bere epaian:"..enpresak auzi-jartzailea kontratatu egin behar zuen hauteskunde haietan lanpostuak betetzeko, lehentasunezko eskubidea baitzuen horretarako.."
Epaia auzi-jartzaile bakar batentzat eman bazen ere, kalteak ordaindu beharko zaiolarik, honek garbi uzten du finko eta finko-ez iraunkor guztiei dagokiela hauteskunde-kanpainetan lana egiteko lehentasunezko eskubidea.
Correoseko Zuzendaritzak epaia badu, epaia eragiten duen zuzenbidearen oinarria ezagutzen du, eta finko eta finko-ez iraunkorren kolektibo osoari epai horren ondorioak helaraztea besterik ez zaio falta, ekainaren 10etik 24era bitarteko eta aurrerantzeko hauteskun-kanpainetarako.
LAB-ek ahalegin guztiak egingo ditu hauteskunde-kanpaina guztietan ematen den lan-igoerak enplegu gehiago sortzeko balio dezan, finko eta finko-ez iraunkorrak lanerako deituak izan daitezen lortzearekin hasiz eta gainerako beharrak aldizkako lan-poltsen bidez osatuz.
Euskal Herrian, 2016.eko maiatzaren 16an.

Comentarios
Publicar un comentario