LABek irabazi egin du Gasteizko epaitegietan Europar Batasunaren Justizia Epaitegiko jurisprudentzia aplikatuz

LABek Arabako Postan duen atal sindikalak lehen epai irmo eta helegiterik onartzen ez duen lehena lortu du plus, gauekotasun, automatizazio etab.i buruzkoa, 2014ko oporretan langileek kobratu ez zituztenak. Enpresa eskatutako kopurua ordaintzera behartu du, %10eko atzerapen interesekin.

III Hitzarmen Kolektiboa, Postak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek sinatutakoak, ez dizkie langileei euren oporretan plus ezberdinak onartzen, gauekotasuna, automatizazioa, jai-egunak, larunbatak, etab. Epaiak, adierazten du enpresak ez dituela ordaintzen “soldataren osagarri guztiak oporren ordainketa bezala” eta “garrantzitsua da hitzarmena indarrean dagoen legediaren araberakoa den, argi egonda III enpresa hitzarmenaren 76. artikuluak 2003/88/CE Zuzentarauako 7.1 artikuluan jasotakoa urratzen duela” Europar Batasuneko Epaitegi Nagusiak adierazitakoaren arabera.

Hau da lehen epai positiboa eta irmoa 2014ko demanda batzuen ondorioz. Epai hau lehen pausua da eta honen ondoren demanda masiboa etorriko da. 60 langileri eragin ahal dien honek, Correoseko Jundizeko CTAn 2015ean. Gainera, ezarritako jurisprudentziak eragina izan dezake beste sektore batzuetako ehunka langilerengan Araban, hauei oporretan plusak ordaintzen ez zaizkielako.

LABek konpromisoa hartzen du langileen eskubideak defendatuko eta mantentzeko, anti-natura diren sindikatu batzuen eta patronalaren arteko itun edo akordioen gainetik. Konpromiso honen garapenean, LABek eskura dituen bitarteko guztiak jartzen ditu langileek eskuetan gure delegatuekin harremanetna jartzera animatuz. Guztion artean exiji dezagun gure eskubidea dena.

Comentarios