LEKUALDATZE LEHIAKETA IRAUNKORRA

LEKUALDATZE LEHIAKETA IRAUNKORRA

CORREOSEKO ORRIAREN LINKa


ESKAERA EPEA: Azaroaren 25etik abenduaren 6arte biak barne. 
Parte ahal izango dute: Funtzionariek, laboral finkoek eta finko ez iraunkorrek. 

Eskaerak egiteko moduak: Postaren intranetean, bakoitzak bere bulegotik  (https://conecta.correos.es) edo postak duen web orrialdean.(www.correos.es), -Informacion corporativa- Recursos Humanos-Empleo-n sartzen. Ez ahaztu eskaera inprimatzen. 

-Eska daitezken lanpostuak, (Atención al Cliente, Reparto1-moto, Reparto-2pie eta Agente Clasificación) dira. 75 lanpostu eska ahal izango dira, ,  bakoitzari bere kodea ipini eta ordena lehentasunezkoa izango da.Ruralek ere kotxea, lokala etabeko dagokien atala bete beharko dute, baita ere lanaldi murriztuetako lanpostuetanKodeak eta herriak intranetean edo Postako webean agertzen dira. 

Postan egindako zerbitzuak abenduaren 31 arte zenbatuko dira eta hala egingo du enpresak ofizioz. 

KONTUAN HARTUKO DIREN MERITU ETA BAREMOAK 

1-Postan egindako zerbitzuak: 0.20 puntu betetako urte bakoitzagatik, eta gehienez 6 puntu. 
2-Lan jarduera azken behin-betiko lanpostua lortu zenetik: 
a) Banaketa eta Agente Clasificación lanpostuak: 0.50 puntu 4 hilabetetako lanaldiagatik, puntu 1 urte beteko lanaldiagatik eta horrela 7 punturaino gehienez eta 7urte edo gehiagoko  lanaldiagatik. 
b)Bezeroen arreta “Atención al Cliente”: 2 puntu 4 hilabeteko lanaldiagatik, 3 puntu urte beteko lanaldiagatik, 4 puntu 2 urteko lanaldiagatik, 5 puntu 3 urteko lanaldiagatik eta horrela 7 puntu gehienez, 5 urte edo gehiagoko lanaldiagatik. 

3-Tokian Tokiko Iraunkortasuna, azken behin-betiko lanpostua lortu zenetik: 

a) Banaketa eta Agente Clasificacion: 0.50 puntu 4 hilabetetako lanaldiagatik, puntu 1 urte beteko lanaldiagatik, 2 puntu 2 urteko lanaldiagatik eta horrela gehienez 6 puntu  6 urte edo gehiagoko lanaldiagatik. 
b)Bezeroen Arreta “Atencion al Cliente” : lanpostu honetan edo antzekoan behin-betiko lanpostua lortu zenetik egindako zerbitzuengatik, 0.75 puntu 4 hilabeteko lanaldiagatik, 2 puntu urtebeteko lanaldiagatik, 3 puntu 2 urteko lanaldiagatik eta horrela 6 puntu gehienez 5 urte edo gehiagoko lanaldiagatik. 
-Bezeroari Arreta ez den beste behin-betiko lanpostu batean egoteagatik: 0.5 puntu 4 hilabetegatik, puntu 1 urte batengatik eta horrela 4 puntu gehienez, 4 urte edo gehiagoko lanaldiagatik. 


4-Lanpostuan iraunkortasuna, azken behin-betiko lanpostua lortu zenetik: 
a) Banaketa eta Agente Clasificacion: 0.50puntu 4 hilabeteko lanaldiagatik,puntu 1 urtebeteko lanaldiagatik, 2 puntu 2 urteko lanaldiagatik eta horrela 6 puntu gehienez 6 urte edo gehiagoko lanaldiagatik. 
b) Bezeroari Arreta: Azken behin-betiko lanpostua lortu zenetik eta Bezeroari Arreta edo antzeko lanpostua eskatzeagatik, 0.75 puntu 4 hilabeteko lanaldiagatik, 2 puntu urtebeteko lanaldiagatik, 3 puntu 2 urteko lanaldiagatik, eta horrela 6 puntu gehienez 5 urte edo gehiagoko lanaldiagatik. 

5-Formakuntza Ikastaroengatik : Formakuntza Planeko kurtsoak gainditu izana baloratuko da. 2005eko urtarrilaren 1etik orain arte egin direnak. 

BANAKETA LANPOSTUAK 
Productos, Atención al Cliente Reparto eta SGIE distribución dira. 
Ikastaro hauek gehienez 1,5 puntu balioko dute, 0.5 puntu gainditutako ikastaro ikastaro bakoitzagatik. 

KLASIFIKAZIO AGENTEAK 
Productos eta SGIE tratamiento dira. 
Ikastaro hauek gehienez 1,5 puntu balioko dute, 0.5 puntu gainditutako ikastaro ikastaro bakoitzagatik. 

ATENCION AL CLIENTE 
“Iris V6 Atención al Cliente”, “Otras aplicaciones oficinas”, ”Productos” eta “Atención al Cliente en Oficinas” dira. 
Ikastaro hauek gehienez 2 puntu balioko dute, 0.5 puntu gainditutako ikastaro ikastaro bakoitzagatik. 


6-Curso de Acreditacion al Cliente: Ikastaro hau gaindituta duenak 6 puntu ditu. Puntuazio berdina emango zaio, azken 5 urtetan 6 hilabetez eta behin betiko lanpostuan lan egin duen langileari.  

       7) Egokitzapen funtzionala lanpostu jardueran: 2 puntu, zerbitzu medikuen txostenaren arabera eta lan-osasun batzordearen balorapenarekin, behin betiko duen lanpostuan jardun ezin duen langilearentzat. 

      8) Bizitza pertsonala eta lana uztartzea: 0.50 puntu 12 urtetik beherako seme-alaben zainketagatik, leku-aldatzeak hau hobetuko duela zihurtatzen bada eta 0.50 puntu eskatzailearen ama edo aita zaintzeagatik. 
Atal honen nondik-norakoak hobeto ezagutzeko gurekin harremanetan jarri. 



Euskal Herria 2015eko azaroa 

Comentarios