Lan Ikuskaritzak arrazoia eman digu: CORREOSek Lan Arriskuen Prebentzioaren Legea urratu egiten du

 Urte honetan zehar, lan zamak direla edota kontratazio falta dela, LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzan jarritako hainbat salaketak bi ebazpen oso argi eragin dituzte.

Etengabe lan zama handiak edo “errekargoak” ematen direla onartzen du, eta enpresari hiru hile ematen dizkio Gasteizko banaketa unitate guztien Lan Arriskuen Ebaluazioak berraztertzeko, lan erritmo berriek eragindako gorabeherek langileentzako arriskurik suposa ez dezaten.

Gainontzeko unitateetan bezala Arrisku Psikosozialen Ebaluaziorik ez dagoela baieztatzen du, eta Banaketa Unitate honetan Ebaluazioa egiteko sei hilabete ematen dizkio enpresari. Bi ebazpenok beteko ez balitu, isun ekonomiko handiak suposa liezazkioke enpresari.

Aldez aurretik Arabako Osasun eta Segurtasun Batzordean Lan Arriskuen Prebentzioaren Legea betetzea eskatu izan dugu, gure eskakizunak eta proposamenak luzatuz ere. Enpresak banaketa ezberdinetan gertatutakoa aztertzeko erakutsi duen interes ezak salaketak jartzera eraman gintuen.

Legea oso argia da, eta “enpresariak prebentzio lan etengabea egin beharko duela” dio, langileen osasuna eta segurtasuna bilatzeko. Datuek frogatzen dute banaketa unitate batzuetan lan istripuak 2014an %40a igo zirela 2013arekin alderatuta. Bestelako baja “ez laboralak” estresa, antsietatea, lan zamak eta abarrek eragindakoak baja arrunt moduan hartzen dira eta lanaren antolaketa txarrarekin daude zuzenean erlazionaturik.

Laneko osasuna eta segurtasuna, bai fisikoa zein psikikoa, oso garrantzitsua da langileon osasunerako. Laneko antolaketa okerrak, taldeen eta ekoizpenen metodo okerrek, komunikazio hierarkiko bide okerrek eta abar, eta batez ere hauen prebentzio edota azterketa ezak lehen aipatutako egoerara eraman gaituzte.                                                                                                               
                                                             LAB Posta Araba

http://www.lab.eus/es/federaciones/servicios-publicos/6-posta/4721-correosek-lan-arriskuen-prebentzioaren-legea-urratu-egiten-du

http://agencias.abc.es/agencias/noticia.asp?noticia=2021918

http://nortexpres.com/inspeccion-de-trabajo-insta-a-correos-de-vitoria-gasteiz-a-revisar-riesgos-laborales/ 

Comentarios