PLANTILAREN EBOLUZIOA ETA PERTSONALAREN GASTUA CORREOSEN

 Informazio honetan Correoseko pertsonalaren eta enpleguaren erakusketa konparatibo bat egiten dugu, hain zuzen, 2009tik 2014 bitartekoa.
 Goiko taulako datuek erakusten digute 2009tik gaur arte egun osoko 12762 lanpostu galdu direla (edo baliokideak), plantilaren % 20 gutxiago suposatzen duelarik. Hala ere, pertsonalaren gastua urteko % 14 besterik ez da murriztu (- 233.078.000 €).

Logikoki, soldata-kostuen portzentaia gutxiago murrizteak, enpleguarenari dagokionean, derrigorrezkoa da enplegatu bakoitzeko urteko bataz besteko gastua gehitzea. Zerrenda hau goiko taulako azken lerroan zehazten da: aztertutako denbora horretan, baztaz besteko soldata-kostuak enplegatuko % 7,21 gora egin du.

Aztertutako denboran ia 13000 enplegu gutxiago daudelarik (-% 20), zergatik igo da pertsonalaren gastua urteko bataz besteko % 7,21? Nola liteke hori gertatzea azken urteotan soldatarekiko jasaten ari garen tratu txarra kontuan hartzen badugu?

Gogoratu: 2010-ean funtzionarioen soldatetan % 5eko beherakada inposatu zuten, eta 2012-an aparteko ordainsaria kendu ziguten. Gainera, 2011-2014 bitartean soldatak izoztuta egon dira. Horrezaz gain, 2012-2014 urteetan Correosek pentsio-planari ekarpenik ez dio egin; 2009 eta 2010-ean 13,4 milioi izan zirelarik eta 2011-an 12,9 milioi.

Plantilaren murrizketa puztuegia dagoela ikusirik eta soldatarekiko tratu txarra jasan ondoren, bataz besteko soldata-kostuaren igoera kotizazioak eta beste hainbat gizarte-gastu gehitzeari egotzi al daiteke? Ikus dezagun: ondorengo taulan enpleguaren eboluzioa soldata-masaren eboluzioarekin lotzen dugu, gizarte-kargak deskontatu ondorenen.

 Kotizazioak eta beste hainbat gizarte-gastu deskontatu ondoren, datuek lehen taulan ikusitakoa baieztatzen dute: Enplegua % 20 murrizten da eta soldatak kotizaziorik gabe % 16, eta hala ere, urteko bataz besteko gastua enplegatuko, kotizaziorik gabe, % 4,87 gehitzen da.

Azken batean: Correosen 13000 langile gutxiago gara, 2009an baino gutxiago irabazten dugu eta, hala eta guztiz ere, bataz besteko gastua enplegatuko % 7,21 igo da (kotizazioak eta beste hainbat gastu barne) edo % 4,87 (kotizazioak kenduta).

Gezurra dirudi!... Baina bere azalpena badu: 2011an azken Hitzarmena sinatu zenetik 2014 arte, Administrazio-Kontseiluko eta Zuzendaritza-Batzordeko kideen ordainsariak % 18 gora egin dute. Ondorengo taulan daude zenbakiak zehaztuta.








Hala ere, Correoseko Goi-Zuzendaritzaren ordainsarien gorakada eskandalagarri honek soilik ez du argitzen pertsonalean egindako bataz bestelo gastuaren igoera.

LABen iritziz, aurrekoari erantsi behar zaio, zuzendarientzako eta erdi mailako karguentzako pizgarriak eta Hitzarmenetik kanpo geratutako pertsonalaren ordainsariak. Datu horiek ez dira publikoak, eta formazioan egindako gastuak bezalaxe, ardura handiz gordetzen dira.

Urteak eta urteak soldatarekin itota egon eta plantilan neurriz kanpoko murrizketak egin ondoren, norbaitek argibideak eman beharko lituzke horri buruz. Zuzendaritzak? Bai, horixe. CCOO, UGT, CSIF eta SL sindikatuek Hitzarmen Kolektiboa sinatu eta enpresarekin lehentasunezko tratua izan dutenek? Zalantzarik gabe.

Euskal Herria 2015-9-24

Comentarios