Azken bi epealdi trinkoen artean LAB da bere ordezkaritza portzentajea
igo duen sindikatu bakarra. 2010 eta 2014ko abenduaren 31ko ordezkaritza
datuak konparatuta LAB da bere ordezkaritza maila igo duen bakarra,
1,83 puntu hain zuzen. Gainontzeko sindikatuek behera egin dute.
Nafarroako datu ofizialen arabera 1,12 puntu igo da LAB eta EAEn, nahiz
eta datuak oraindik ofizialak ez izan, 2,13 puntu egin dugu gora.
Datorren astean EAEko datuak ofiziak egiten direnean, agerraldia
eskainiko du LABek datuak sakonago aztertzeko.
Comentarios
Publicar un comentario