Euskal Herriko Eskubide Sozialen
Kartak aldaketa sozialaren alde dagoen orori larunbat honetan, hilak 14,
Bilbon eta Iruñean izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia
luzatu diegu gaur Bilbon. Kartatik 16 puntuko Programa Soziala eratu
berri dugu Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiek
aukera berdintasunasunean oinarritutako bizi baldintza duinak izan
ditzagun. Gaurdanik eremu instituzionaletik abian jarri beharreko
neurriak dira denak, eta hori aldarrikatuko dugu martxoaren 14an. Euskal
Herria da euskal herritarron eskubideak bermatzeko subjetu burujabea
eta alternatiba hor kokatzen da.
Comentarios
Publicar un comentario