Bortizkeria pairatu duten postarien babes juridiko eza salatzen du LABek

"Correos"­ek Gasteizen posta banatzen zuen bitartean erasotua izan zen langile bati babesa ukatzea salatzen du Arabako LABeko sail sindikalak. Enpresaren babesa Estatu abokatutzarekin kontratatuta badu ere, erasotua izan den langileari babes juridikoa ukatu egin dio, ez dio abokatua jarri eta ez du asmorik ezta kaltetutako moduan aurkezteko ere, nahiz eta bere langileak sufritu zuen eraso honek baja mediku moduan bideratu den, eta ondorioz, enpresa publikoari kosturik sortu dion.

2014ko abuztuaren 28an gertatu zen erasoa, langilea posta banatzen zuen bitartean. Geroztik, pairatu zituen hainbat lesio direla medio, 161 egun eman ditu baja egoeran baita hilabete t'erdiko tratamendu psikologikoa hartu ere.

Pasa den azaroan, Arabako "Correos"­eko Lan osasun eta segurtasunerako batzordean, LABeko sail sindikaleko prebentzio delegatuak erasoen aurreko protokolo bat aurkeztu zuen, ez baitugu holakorik, beste administrazio batzuetan, adibidez Udalean ala Osakidetzan, indarrean daudenen harira. Gaur egun oraindik ere ez dugu erantzunik jaso, ez Lan osasuneko estatu batzordearen aldetik, ezta Madrilgo arrisku aurreikuspenerako zuzendaritzaordetzaren aldetik ere.

Bere langileen kontrako erasoen aurrean protokoloak garatzeko premiari erantzuna emateko beharra dauka "Correos"­ek, eta protokolo horietan emakumeak diren langileen berezitasuna aintzat hartuta, erasoak sahiesteari begira eta gertatzen direnean hauek babesteko.

Gaur, otsailak 5, Jardunbide penaleko epaitegian hutsegite epaiketa bat egin behar zuten, akusatua ez aurkeztearen ondorioz eten egin dena. "Correos y Telegrafos S. A." erakunde publikoa, ez da aurkeztu, ez salaketa partikular moduan, ezta bere langilea den inongo babes moduan ere. Enpresak eman duen erantzun bakarra izan da zerbitzu juridikoen telefono zenbakia ematea, zituen zalantzak argitzeko, eta lurraldeko nagusi batek laguntza epaiketarako bidean. Modu berean sail sindikaleko lehendakaria den LABeko delegatuak, erasotua izan den langileari epaiketara lagundu zion.

LABen aldetik "Correos y Telegrafos S. A." erakunde publikoa dena salatu eta premiatzen dugu haren langileak diren horiek erasotuak direnean, ager dadila babes juridikoa eskainiz, kaltetutako moduan agertu ere, eta enpresaren interesak direnak babes dezala.

Gasteizen, 2015eko otsailaren 5ean.

LAB Posta Araba

http://www.elcorreo.com/agencias/pais-vasco/201502/05/denuncia-nulo-respaldo-juridico-305567.html

Comentarios