Erasoen gainetik, KONTRABOTERE SINDIKALGINTZA AURRERA

Azken urteetan erreforma desberdinak egin dira, gutxi batzuen onurak mantentzeko, sortzen den aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzeko.

Elite ekonomikoek ezarritako politikak dira, gobernuek eta sindikatu batzuk babestu dituztenak. Hori da aitortzen diguten zeregin bakarra, antzerki hutsa diren elkarrizketa sozialeko mahaietan parte hartuz, botere ekonomikoaren mesedetan bakarrik hartzen diren erabakiei babesa ema-tea, alegia.

LABen ez dugu errealitate hau ontzat ematen. Horregatik, langileon aurkako erabakiak hartzen ari den patronalare-kin aurrez aurre jarri gara, lantokietan eta kalean, greba eta mobilizazioen bidez, borrokarako eskaintza argiak egi-nez langileei.

Badago alternatiba: eredu sozial berri bat, bestelako lan harreman eredua bere baitan hartuko duena. Herri hone-tan eztabaidari ekiteko proposamenak egin ditugu LABe-tik, norabide horretan erabakiak hartzeko deia egin diegu instituzioei. Baina zoritxarrez, argi ikusten da Gasteizko Gobernua Confebasken txotxongilo dela.

Gure sindikalgintza ereduarekin patronalaren estrategia oztopatzen eta baldintzatzen ari gara. Patronalak bidea libre nahi du lan harremanen desaruaketarako, baina sin-dikalgintza abertzaleak ez dio uzten eskubide suntsiketan eta prekarizazioan nahiko lukeen abiaduran joan.

Horregatik guztiagatik, lan mundutik kanpo nahi gaituzte. Horretara dator Confebaskek LAB eta ELA ilegalizatzeko eginiko eskaera. Lan eskubideen gainean erabakitzeko eskuak libre nahi dituzte. Jaurlaritzaren babesa eta CCOO – UGTren argi berdea badute, baina guk enbarazun egi-ten diegu. Sindikalgintza eredu bakarra onartzen dute, Infopatronalarekin soldatak moteltzeko negoziazio kolektibo-rako akordioa lortu edota pentsio erreforma sinatu duen eredua. Euskal langileen gehiengoak alboratu duen sin-dikalgintza eredua da hori.

CCOO eta UGT sindikatuek muzin egin diote langileen eskubideak defendatzeari. Elkarrizketa Sozialaren alde egin dute itsu-itsuan, nahiz eta jakin langabeziaren ara-zoari, lan munduaren prekarizazioari edota babes sozia-laren suntsiketari ez diotela hor buelta emango. Gaurko politikak aldaezinak direla onartu besterik ez dute egingo elkarrizketa sozialeko mahaian.

Larria eta onartezina da Madrilen, Nafarroan eta EAEn ma-haiak martxan izatea. Gasteizen CCOOk eta UGTk langi-leen %30 bakarrik ordezkatuz eratu dute, CONFEBASKen asmoak ezagutu berritan. Askatasun sindikal oinarrizkoe-nak zapaltzea gehiegizkoa izan beharko luke edozein sin-dikaturentzat eta zer esanik ez Gobernu batentzat. Baina CONFEBASKi aurpegia zuritzen dion adierazpen batekin polemika amaitutzat eman nahi izan dute guztiek.

Sindikatuon salaketaren ondotik Confebaskek ukatu egin du gure ilegalizazioa eskatzeko ekimenik abiatu duenik, baina ez du gezurtatzeko froga bakar bat ere aurkeztu.

Halaber, berriro Eusko Jaurlaritzak CONFEBASKi eskain-wtzen dion babes politikoa eta menpekotasuna nabar-men geratu dira.

Langileok ez gaude antzerkitarako, ez gaude mahai an-tzuei begira egoteko. Egoera honetara ekarri gaituzten politika publikoak errotik aldatzeko borrokan jarraitu be-har dugu, alternatibak proposatzen jarraitu behar dugu, hori da gure bidea eta hori da Euskal Herriko lagileekiko gure konpromisoa.

Comentarios