Correoseko hitzarmen kolektiboaren
negoziazio-prozesu berriaren aurrean, LAB-ek, negoziazio mahaitik kanpo
utzitako sindikatua izanik, eskatzen du adostu dutena enpresako enplegatu
guztiek ERREFERENDUM lotesle baten bidez balioztatzea.
LAB-ek ulertzen du negoziazio-prozesuak
aukera berri bat eskaintzen duela, Correoseko langileek kalte-ordainak jaso
ditzaten, azken urte hauetan biziki nozitu dituzten lan-baldintzen okertzea, soldaten
murrizte jasanezinak eta enplegu-galtzeak konpentsatzeko. Era berean, sozialki
argi eta garbi eduki behar ditu 2012ko lan-erreformaren edukiak, Correosekiko eragina ekiditeko arauak sar
ditzan.
Oro har, oraingo negoziazio prozesuak
garrantzia handia du etorkizunerako, eta kontuan izanik oraingo hitzarmena beste berri bat sinatu arte dagoela indarrean,
gomendatzen dugu negoziazio-prozesu
lasai bat izatea, Correoseko langileei garrantzi handiagoa emanez, entzule gisa
eta mobilizazioak jarraitzera soilik mugatu ordez.
LAB
harrituta dago benetako negoziazioa hasi berria izanik, eta negoziazio hori
eten gabe, nola deitu dituzten geldialdiak, horien helburuak ez baititugu
batere argi ikusten. Horregatik, ezin ditugu babestu, eta ez digute eskatu ere
egin babesteko; eta ohartarazten dugu, mobilizazioak aitzakia gisa erabiltzen
dituztenak geldialdiak deitutako sindikatuen interesen alde egiten duen
hitzarmen bat aurrera ateratzeko, eta ez Correoseko langile guztiena, aurrean
izango ditugula.
Negoziazioak ondorengo gaiak kontuan har ditzala eskatzen dugu:
LAN-ERREFORMAREN AURKAKO KLAUSULAK
* Hitzarmenaren eta
funtzionarioentzako Akordioen ultrajarduera mantentzea.
* Hitzarmen eta Akordio osoaren
edo zatiaren atzerapausoen aurkako klausula.
ORDAINSARIAK
* Gutxieneko soldata-igoera
indarrean dagoen lehen urterako, azken lau urtetako IPC-aren pareko.
* Indarrean dagoen gainerako
urteetako soldata-igoera IPC+2-ari atxikia.
* Funntzionarioak: 2010-eko
soldata-murrizketaren osagarri konpentsatzailea.
* 2012-ko aparteko pagaren eta
aparteko paga osoen berreskuratzea.
* Ruralak: Norberak bere
ibilgailua ipintzeagatik, merkatuko benetako kostura egokitzeko kalte-ordainaren
egokitzapena.
* Tramoen eta CPA-aren
despenalizazioa absentismoagatik.
ENPLEGUA ETA LANALDIA
* 35 ordu asteko eta larunbat
guztiak jai..
* Unitate bakoitzerako
gutxieneko plantilaren negoziazioa, lurralde osoan banatzeko eta gainerako area
funtzionaletarako, eta benetako konpromezua lanpostu hutsak egunero betetzeko.
* Finko ez iraunkorrak kontratu
mugagabe bihurtzea indarrean dagoen lehen urtean, eta aldi baterako kontratuak
kontratu hori eragin duen arrazoiari lotzea.
* Kotratazio-sistema errotik aldatzea lan-poltsa
irekiekin, eta kontratuen antolaketa eta esleipena aintzinatasunaren arabera
egitea.
Euskal Herria 2014-11-25
Comentarios
Publicar un comentario