2014/15ko EUSKARA IKASTAROEN BALDINTZA OROKORRAK


Postak lanean jarduten duten bere langileentzako euskara ikastaroak egiteko diru-laguntzak ematen ditu.
Ikastaroak lan orduz kanpo izango dira beti, eta ikastaroa egiterakoan interesatua lanean ez bada ari
eskakizuna egiterik ez du izango.

Eskaerak:

Dokumentazio guztia Giza Baliabide-Zuzendaritzako Formazio-Sailean utziko da.

• Ikastaroa edo ikastaroak egin aurretik egin beharrekoak:

- ESKAERA (ikasleak bete behar du).

- MATRIKULAZIOAREN ZIURTAGIRIA (formazio-zentroak beteko du).

• Ikastaroa edo ikastaroak amaitutakoan:

- IKASTAROA EGIN ETA GAINDITU IZANAREN ZIURTAGIRIA (lurralde-formazioko
koordinatzaileak balioztatua, formazio-zentroko ziurtagirietan oinarrituta).

Baldintzak:

ESKAERA ETA MATRIKULAZIO-ZIURTAGIRIA aurkezteko epea 2014ko urriaren 28an amaitzen da.
Jasotako eskaerak eta 2015ko jardunaldiko aurrekontuen zenbatekoa ikusi ondoren, eskaerak lehentasun-ordenan onartuko dira, bere lana eraginkortasunez burutzeko hizkuntza honetan mintzatzeko beharra kontuan hartu ondoren.
Interesatuek jakin behar dute Postak froga bat egin ahal izateko eskubidea izango duela, ikastaroak,
gainditua izan dela aitortzen den mailetan, behar bezala aprobetxatu diren egiaztatzeko.

Postak ordaindu beharreko diru-eskakizunari dagokionez, baldintza hauek ezarriko dira:

• Deialdi berrian, EUSKARA 2015, DIRU-LAGUNTZA BEHIN BAKARRIK ONARTUKO DA
FORMAZIOA AMAITZEAN, 2015ko URTEAN zehar.

• Ikastaroa edo ikastaroak bukatutakoan, lurralde-formazioko koordinatzaileak faktura ezberdinak
bilduko ditu, eta DENAK BATERA BEHIN BAKARRIK BIDALI BEHARKO DIRA, ikasle
bakoitzari dagokion IKASTAROA EGIN ETA GAINDITU IZANAREN ZIURTAGIRIAREKIN
sailkatuta.

Faktura orijinaletan honako datu hauek azaldu beharko dira:

• Euskaltegiaren edo ikastetxearen izena.

• Zentroaren identifikazio fiskaleko zenbakia.

• Ikaslearen izena eta NAN-a.

• Ikastaroa/ikastaroen zenbatekoa eta matrikula (BEZ-a ordaintzetik libre dagoela azalduz).

• Fakturaren zenbakia, zigilua eta zentroaren sinadura.

• Testulibururen bat erabili bada (liburu horren faktura aurkezten bada soilik), matrikulazioen azken
batuketa osoari gehituko zaio. Halaber, ikastaro bakoitzeko testuliburu bat ordainduko da soilik.
Matrikulatutakoei hiztegi bat erosteko dirua, behin bakarrik, ordainduko zaie (oraingo deialdian
ordaintzen bazaie, hurrengoetan ez da eskatzerik izango), edozein dela ere ikastaroaren maila.

• Irakasleak irakurtzeko agindutako liburuak ez dira inola ere sartzen.
Euskara ikastaroetan matrikulatzeko asmoa dutenek jakin behar dute, ezinbesteko baldintza dela
matrikularen ziurtagirian azaltzen den eskola-orduen %80ko asistentzia.

Errekurtsoen kudeaketa orekatsua egitearren, Postak gehienez 690€ ordainduko ditu ikasleko eta
ikastaroko edo gainditutako ikastaroko.

Gaiari buruz zerbait argitu nahi baduzue, II. Zonako Lurralde-Zuzendaritzaren formazio-
koordinakundearekin harremanetan jarri (Telefonoak: 94 4709455, 944709302 rico: 31271 - 31302 )

Comentarios