Correos
y Telegrafos S.A. herri erakundeak pasa den apirilaren 7an
Bulevard
merkatalgunean duen bulegoa ixteko asmoa zuen, eta batera
apirilaren
9an, Legutioko atearen 12an bulego berria zabaldu. Azken hau, 2.
banaketa unitatearen nagusiak auzokideen postontzietan
zabaldutako
idazkiak azaltzen duen moduan, lanean hasteko egoki prestatuta
dago.
Bide batez, aipatu egin behar da, idazki honek Eusko
Jaurlaritzaren
aurreko kexa bat sortu du, hizkuntz normalkuntzari dagokiona,
gaztelera hutsez baitago.
LABeko atal sindikala Araba, Correos
Izugarrizko
ustekabea izan dugu data horiek heldu eta gero bulego aldaketa
gauzatu ezean geratu denean, Legutioko atean dagoen bulegoan
ezarritako kartelak azaltzen duen moduan, ezinbesteko arrazoiak
direla medio ez baita bulegoa zabalduko. Gainera Bulevard
merkatalguneko bulegoko langileek ez dute toki aldaketa bertan
behera
geratzea honen inguruko inongo informaziorik jaso. Amaitzeko,
Correosen zuzendaritzak apirilaren 7an LABi modu soilean
jakinarazi
zion: “ Aurreikusitakoak izan ez diren arrazoi teknikoak direla
eta, bulegoaren leku aldaketa atzeratu egin da zehaztu gabeko
epean.”
Gertatutakoa
ez da gure hirian gertatzen den Correosen kudeaketa txarraren
adibide
bakarra. Orain dela 2 urte salatu zen moduan, inoiz erabili ez
ziren
lokalen alokairuan xahutu ziren 350.000 €,
inongo
espedienterik ekarri gabe, 2. Gunearen Auditoriaren eskutik
etorri beharko zukeena, eta momentu honetan, berriz ere,
Bulevard
merkatalgunearen bulegoaren alokairua berriztuko dute hilean
milaka
euroen truke. Bitartean, 2013aren apiriletik hona, Bulevardeko
bulegoa ordezkatuko zukeen lokala alokatzen du Legutiko
atearen 12
eta 14 zenbakietan. Honetan ere, 2. banaketa unitatearen
nagusiak,
kexa hartu eta agindu berriak jaso eta gero, gazteleraz
egindako
komunikatuak kendu eta elebidunak jarri zituen, zeinetan
zehaztu
gabe atzeratzen den bulego berria.
Baina hauek ez dira
“arazodun” lokal bakarrak, badago beste bat, 2012aren abendutik
Trenbide
kalean alokairuan dagoena, langilegoaren zati bat baita
sindikatuak
ere Jundizeko C.T.A.ra mugiarazteko aitzakitzat hartu zena,
orain
arte bulego honetara langilerik aldarazi ez bada ere, alokairua
ordaintzen jarraitzen du Correosek.
Langileen
kontratazioa gutxiengoetan dagoen bitartean, jardun erdiko
kontratua
zabaldu egin da, urte osoan zehar errekarguak egiten ari dira,
bajak
ez dira betetzen ezta norberaren gauzetarako baimenak ere,
erretiratuen lanpostuak desagertarazten ari dira eta lan
baldintzan
gero eta kaskarragoak direnean, Correos y Telegrafos empresak
hutsik
dauden bi lokalen truke alokairua ordaintzeko luxua hartzen
du:
Legutioko atea eta Trenbidea.
Arabako
Correoseko
LABen atal sindikaletik geure buruari galdetzen diogu: ze
zuzendaritza mota da hau, herri kapitaleko enpresaren
zuzendaritza
izanda, produktibitatea exijitzen diguna? Eta nola gerta
daiteke,
zuzendaritzari inoiz ez zabaltzea espedienterik, nahiz eta
milioika
euro xahutu, eta berriz, postariari gauza xume bat galtzen
bazaio,
soldatan horren balioaren deskontua egingo zaio?, hauxe da
kudeaketa
modernoa eta gastu murrizteko plana?
Beraz, hau da gure
aldarrikapena:
-
Correoseko Ikuskaritzari, hondamendi honen arduraduna nor den zehaztuko duen ikerketa zabaltzea ofizioz eta disziplina neurriak hartzea, berdin du nor izango den, nahiz eta enpresaren goi kargua izan.
-
Gasteizko auzokideoi eta Correoseko langileoi azaltzea Legutioko atea eta Trenbidea kalean dauden bulego hauek ez zabaltzearen benetako arrazoiak zeintzuk diren.
-
Auzokooi eta langileoi zintzo azltzea noiz zabalduko diren bulego hauek.
Comentarios
Publicar un comentario