KONTRATAZIOETAN MURRIZKETA GEHIAGO

Joan zen urtean kontratazioetan murrizketak izan zirenez eta lantoki askotan onartezinezko egoera bat sortu zelarik, aurten egoera askoz okerragoa aurreikusten da: zuzendaritzak probintzietako kontratazio-batzordeei adierazi die, 2014ko helburuek kontratazioak % 3tik 5era murriztera behartzen dutela, 2013kin alderatuta.

Jokabide horren eraginak dagoeneko ari gara nozitzen aurtengo urtean zehar. Lanpostuak betetzeko kontratazioak ez dira burutzen. Hainbat lantokitan, egun batzuetan ezinbestekoa zenean kontratatzea lan-eskerga zegoelako, ezinezkoa izan zen zuzendaritza konbentzitzea. Errekarguak hedatu egin dira eta sekzioren bat banatu gabe geratzen bada, hurrengo egunean ateratzen da edo hurrengoan. Eta ezer ez da gertatzen!

Egoera hori dela-eta, litekeena da 2013an banaketa-zentroetan sortutako arazoak oporraldiko garaian berriro sortzea eta larriagotzea (sekzioak banatu gabe, errekargu ugari, langile finko ez iraunkorrak eta noiz behinkakoak egunero sekzio ezberdinetan eta lanez gainezka ibili beharra…) horrek guztiak postako bezeroei kalte handiak sortuko lizkiekeelarik.

Eta bulegoetan izango lukeen eraginaz zer esanik ez. Aurten, zona honetan, jendearen arretarako arratsaldeko txanda kendu egingo da, uztailaren 14tik irailaren 14era. 2013an baino bi hamabostaldi gutxiago, eta horri gehitu behar zaio abuztuan bost lanegun daudela larunbatetan. Kontratazioa murrizten bada, bulegoetan jadanik nahiko murriztua dagoelarik, uztaileko lehen hamabostaldiko eta iraileko bigarren hamabostaldiko txanden mugikortasuna beste urtetan baino handiagoa izango da, eta lan egin beharreko larunbatak gehiago izango dira.

Laburbilduz, pertsonalaren gastuaren murrizketa irizpide ekonomizistak bakarrik erabiliz planifikatzen da, lan-baldintzetan duen eragina kontuan hartu gabe (soldatarena barne), postako bezeroen legezko eskubideak bermatu gabe, eta zerbitzu publiko bat prestatzen duen enpresa publiko batek izan behar duen gizarte-proiekzioa ukatuz. Correos gizon eta emakume jubilatuak sortzen ari den enpresa ari da bihurtzen; eta noiz behinkako milaka langileen egoerarekiko ez da batere bihozbera, enpresa inbertsio pribatuko fondoentzat erakargarriago egitearren langile horiei ateak ixten dizkielarik. Zalantzarik ez izan plantila neurririk gabe murriztearen eta soldata-politikaren azken helburua hori dela.

Eta gertakizun hau erreparatzen dugun bitartean, badirudi denok (sindikatuak barne) etsipenaren eremuan kokatu garela, non gutako bakoitzaren interesak kolektiboaren tokia hartu duen (sindikatuen interesak barne) eta non bakoitzak bereari begiratzearekin lantegiko langileen arteko elkartasunari uko egiten zaion.

Txipa aldatu eta erantzuteko ordua iristen ari da. Correosen lan gehiagoren beharra eta lan baldintza hobeagoetan lan egitea (soldatarena barne) ez da Correosen etorkizuna arriskuan jartzen duen erokeria bat. Hala ere, kontratazioan eta enplegu finkoan murrizketak egiteko jokabide honek eragina izango du hiritarrek gugan duten sinesgarritasunean eta irudian, nahiz eta enpresa honetako zuzendariei bost axola zaien hori.

Comentarios