POSTAK URTEETAN ZEHAR OSASUNAREN ZAINTZAKO OSASUNAZTERKETAK EZ DITU LEGEZ EGIN


Postako langileei egiten zaien osasun-azterketen programak, hain zuzen 2013rako osasun-zaintzaren planean aurreikusten dena, ez du hasiera ona izan.
Postak egoskorkeria agertu du ibilgailuen gidari guztiak, salbuespenik gabe, osasun-azterketa egitera
behartuz, LABek zuzendaritzari igorri zion txosten zehatzaren edukiari -nola teknikoa hala juridikoa-entzungor eginez. Izan ere, txosten horretan osasun-azterketak egitera behartzearen aurka agertzen ginen, eta enpresari salaketa jarri genion Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean (Osalan) eta Laneko Osasunerako Nafarroako Erakundean.
Osalanen bitartekotzak gure susmoak baieztatu egin ditu; hau da, Osasun-zaintzaren Planean, osasunazterketak barne direlarik, irregulartasun larriak ugariak direla.
Duen larritasunagatik, horietako bati helduko diogu: Postak prebentzioaren barruan sartzen den beharrezko baimenik ez du osasun-azterketa horiek egiteko, hain juxtu baimenik ez duelako eskatu. Hori dela eta, urteetan osasun-azterketa horietan erabilitako material eta giza baliabideen ikuskaritzari, agintari  eskudunari zegokiona, ihes egin dio; hala nola Postako milaka langileei borondatez edo indarrez eginarazi  dizkien froga motari eta kopuruari ere.
Beste modu batera esanda: urteetan zehar Postan egin diren osasun-azterketak ez dira legezkoak izan, eta  horren ondorioz, Osalanek Posta behartu egin du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan borondatezko nahiz  derrigortutako osasun-azterketa guztiak etetera, horretarako beharrezkoa den administraziobaimena lortu arte. Nafarroan Laneko Osasunerako Nafarroako Erakundearen zain gaude.
Eginkizun honek, zalantzak kendu baino gehiago, galdera berriak eta larriak planteatzen ditu: Osasunsustapeneko Zuzendariordetzaren arduradunek eta teknikoek ez al zekiten lurralde-esparru bakoitzeko erakunde eskudunaren baimena behar zutela prebentziorako osasun-jarduera burutzeko?
Eta, baldintza horren berririk ez bazuten, nola justifika daiteke ezjakintasun larri hori eta  Zuzendariordetza zuzentzen jarraitu, Lan-administrazioko Agintaritzaren aurrean Posta agerian utziz?  Aldiz, betebehar horren jakitun baldin baziren, nork edo nortzuek erabaki zuten legez kanpo aritzea? Eta  azkenik, nor arduratuko da Postari ziurrenik etor lekiokeen zigorraz, aipaturiko jarduera hori dela-eta?
Postak azalpen bat zor die Prebentzio-planaren barruan osasun-azterketetan parte hartu duten langile guztiei: derrigortutakoei, jasan izan duten agintekeriagatik, eta borondatez egin dutenei, azterketa  horietara fede onez azaltzearekin beraietaz egin duten erabileragatik.
Aurrerago, LABen salaketan argudiatutako beste hainbat gairi buruz, hauek ere larriak, informatuko  dugu.

Euskal Herria 2013ko apirilaren 23

Comentarios