POSTAK BERE LANGILE GUZTIEI OPORRETAKO EGUN GEHIGARRIAK HARTZEKO DUTEN ESKUBIDEA ONARTU DIE, BAINA EGUN PROPIOENA EZ DU ZENBATZEN ETA FUNTZIONARIOEN AINTZINATASUNARI DAGOZKIEN EGUN GEHIGARRIAK BAZTERTU EGITEN DITU

Urtarrilaren 29ko Lan-Denboraren Batzarraren bileran, enpresak 2013rako bere Lan-egutegiaren
proposamena eman zien CCOO, UGT, CSIF eta SL sindikatuei. Proposamen horretan onartu egiten du langileek antzinatasunari lotutako egun gehigarriak hartzeko duten eskubidea, opor gisa. Onartzen dituen egun propioei buruzko egunei dagokienean, berriz, enpresak ez ditu zenbatzen (Pentsatzen dugu sindikatuak langileen aurrean eraginkorrak izan direla azaltzeko aukera eman nahiaz izango dela, zeren eta jakin badakigu 6 egunak mantendu egingo direla) eta funtzionarioen antzinatasunari dagozkien egun gehigarriak baztertu egiten ditu; hain zuzen, 2011ko apirilaren 5eko 2009-2013 Akordio Orokorreko “Laneko Denbora”-ren VI-I eranskinean eta “Laneko Egutegia”-ren IV- II eranskinean onartuak daudenak.

LAB-entzat enpresaren proposamenak aurreikusten dituen egun libreak baztertzea guztiz onartezina da, eta hori burutuko balitz, legearen aurkakoa litzateke, zeren eta uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuak ez baitu babesten, eta Hitzarmen Kolektiboan eta funtzionarioentzako 2009-2013ko Akordio Orokorrean adostutakoa urratuko luke.

Aurreko hori, Administrazio Publikoetako eta Ogasunaren Idazkariordetzaren Kabinete Teknikoaren txostenak, 2012ko azaroaren 2koak, bermatzen du; hain zuzen, atzealdean eransten duguna eta arretaz irakurtzea gomendatzen dizueguna. Horri horretan, ordaindutako baimenei dagokienez Postan sinatutako akordioen baliotasunaz gain, argi uzten du 20/2012 RDL-ak aipatzen dituen mediku-bajengatik ezarritako deskontuak gure enpresan ezin direla ezarri. Gure zerbitzu juridikoek ere analisi horrekin bat egiten dute.

Negoziazioaren beste aldeari dagokionean, CCOO, UGT, CSIF eta SL sindikatuak, hain zuzen, akordioetan biltzen diren egun horietako batzuk ez galtzearen alde ausarki aurre egin dezaten beste aukerarik ez dugu ikusten. Izan ere, 20/2012 RDL-ak akordio horiek ez baititu atzera bota. Azken finean, beraien erantzukizuna da hori defendatzea.

Honaino iritsita, lan-egutegiaren negoziazioa “ofizialki” hilabetetako atzerapenarekin hasi izana, beren hitzarmenak bete gabe, ahaztu dezakegu; baina ezin duguna ametitu da enpresak inposaturiko eta legezkoak ez diren murrizketak aurreikusten dituen lan-egutegi bat inposatzea. Era berean onartezina egiten zaigu gehiengo sindikala osatzen duten CCOO, UGT, CSIF eta SL geldirik egotea.

Postako langile guztioi legez dagozkigun egun libreak defendatzea Postan bertan egin beharreko borroka da. Horretarako LAB zuen ondoan egongo da.

Comentarios