IRAILAREN 26ko GREBA OROKORRAREN BALORAZIOA

Joan zen irailaren 26ean, euskal gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte-eragilek deitutako greba orokorraren jarraipena Postan ez zen espero zitekeen adinakoa izan. Hain zuzen ere, Espainiako,Euskadiko eta Nafarroako gobernuen erasoei aurre egiteko antolatutako greba izan zen, langileen eskubideen aurka egin dutelako, bereziki langile publikoen aurka, eta baita gizarte-prestazioen mozketen
aurka, zerbitzu publikoak itotzeaz sortu den degradazioaren aurka eta biztanleriaren gehiengoa pobreziara daramaten politiken aurka.

Hala ere, Postaren arabera, 650 langiletik gora jarraitu zuten greba orokorra egun horretan 3. Zonan, eta hemendik zoriondu nahi ditugu egin zuten ahaleginagatik. Gehitu beharra daukagu, estatuko sindikatu handien babesik gabe euskal gehiengo sindikalak antolatutako greba orokorren artean, irailaren 26koa izan dela jarraipen handiena izan duena.

Gure balorazioa hankamotz geratuko litzateke ez badugu aipatzen, Araban CCOO-ek eta Bizkaian UGT-k aitzakia bezala erabili duten gehiengo sindikalaren argudio erabilia eta manipulatua, herrialde horietako langileak greba deialdia jarraitu ez zezaten konbentzitu nahian.

Sindikatu hauei esan beharra daukagu (Euskal gehiengo sindikalari greba orokorra bertan behera uztea eskatu baitzioten, ekimen bateratuaren prozesu bat hasteko baldintza gisa), gehiengo sindikalak betebehar batzuk dituela, guk hala ulertzen dugu behintzat; hain zuzen ere, ezinbestekoak diren erantzunak bere lurralde-esparruan lidergoa lortzeko, nahi diren gizarte-helburuak, ekonomikoak eta politikoak lortzearren, eta bereziki eta berehalakoan oraingo abagunean.

Bere jarduera-esparruan lidergo izate hori –espainiar estatua- ez dugu inon ikusten. Ez da kasualitatea estatu espainiarrean eman diren erantzun sendoenak -zerbitzu publikoak desegitearen aurka, familien ekonomiari egindako lapurreten aurka eta langabeziaren ia %25eko hondamendiaren aurka-, gizarte-mugimenduek eman izana, eta ez estatuko ezkerreko sindikatu handiek eta alderdi politikoek.

Era berean, ez dugu ulertzen ere, eta susmoa dugu, zergatik ez ziren agertu urriaren 18an Madrilen, Postan ordezkaritza duten zortzi sindikatuk izan genuen bilerara, gure enpresaren egoera aztertzeko, SEPI-ren pribatizazio planei ekiteko eta jarduera sindikal bateratu bat lantzen hasteko; hain zuzen, Postaren eta gure lan-baldintzen degradazioaz eragiten duten etorkizuneko zalantzei helduko diena. Azken akordioetako sindikatuak, hau da, CCOO, UGT, CSIF eta SL, ez ziren agertu ere egin bilerara.

Euskal Herria 2012-10-23

Comentarios