ENTZUTEGI NAZIONALAK POSTARI AGINDU DIO LAB-ek DEITUTAKO LARUNBATETAKO GREBA MUGAGABEAREN AURKAKO BERE JARRERA BEREHALA ETETEA
Ekainean jakitera
eman genuen Posta Entzutegi Nazionalaren aurrera eraman genuela, greba egiteko eskubidea
eta askatasun sindikala urratzeagatik. Otsaileko idatzi mehatxagarriengatik jo
genuen auzitara. Gogoratu nola idatzi haietan, “enpresa-iritzia” itxurapean,
Postako zuzendaritzak lantegi guztietan iragarri zuen, LAB-ek deitutako
larunbatetako greba ilegala zela; eta nola, ondoren, grebalari bakoitzari ohartarazi
zion, greba ilegalean parte hartzen zuten Postako langileen izenak kontuan
hartuko zituela idatziz, RHUNID izeneko langileen lan-hutsegite
gestio-sisteman.
Epaiketa irailaren
24ean egin zen, eta epaia aurriaren 5ean jaso genuen.
Epaiak oso garbi
uzten du, larunbatetako greba mugagabearen aurkako Postaren jokaera guztiak
greba egiteko askatasun eskubidearen eta askatasun sindikalaren aurkako
urraketak izan zirela, eta Postari agintzen dio, grebaren aurkako bere jokaera
berehala bertan behera utz dezala.
Epaia oraindik ez
da irmoa, zeren eta bost eguneko epean kasazio-helegitea aurkez daiteke. Ez
dakigu Postak helegitea aurkeztu duen ala hori egiteko asmorik duen, baina
aurrez esan dezakegu epaiak, oso ondo eraikia, aukera gutxi uzten diola edozein
helegiteri aurrera egiteko.
Epaiaren garrantziari
dagokionez, oso argi utzi beharra daukagu pertsonal
laboralari bakarrik dagokiola, eta ez duela baloratzen greba legezkoa den
ala ez. Hala ere, Postari adierazten dio greba ilegaltzat hartuko balu “... enpresak lan-arloko jurisdikziora jo beharko
du, epai-organoa izan dadin greba ilegaltzat, hala balitz, hartuko duena...”.
Ondorioz, langile laboralentzat greba guztiz legezkoa
da
Langile funtzionarioei dagokionez, berriz, gogoratu Postak legezkoa ez zela aitortu zuela espresuki, EAG-ko
administrazioarekiko auzi-aretoan errekurtsoa egina daukagun ebazpenaren bidez;
eta oraindik frogaldian daukagu (Lekukoen froga azaroaren 16ean egingo da).
Prozedura honetan inpugnatutako
ebazpenen kautelazko atzerapena eskatu genuen, bainau ukatu egin ziguten.
Beraz, itxarotea beste aukerarik ez dugu.
AZKEN ORDUKO
OHARRA: Auzitegi Gorenak ebatsitako lau sententzia jaso ditu LABek eta
denetan, Correosek egin zituen, larunbatetako banaketako langileen
kaleratzeak ilegaltzat jotzen ditu.
Euskal-Herria
2012ko urriaren 10.
Comentarios
Publicar un comentario